Borrar
Soziolinguistika Klusterra | 'jendaurrean.eus'

Erakundeek komunikazio publikoa euskaraz (ere) egitea errazteko gida

Soziolinguistika Klusterrak 'jendaurrean.eus' kaleratu du

J. A.

Lunes, 25 de noviembre 2024, 13:18

«Erakundeek komunikazio publikoa modu erosoan eta egokian egin nahi badute, ezinbestekoa da hizkuntzak egoki kudeatzea». Horixe da Soziolinguistika Klusterrak erakundeen komunikazio publikoan euskararen erabilera handitu eta hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko aurkeztu berri duen 'jendaurrean.eus' gidaren funtsa eta muina. Euskal Herri osoko komunikazio arloko profesionalak, ikerlariak eta euskararen eremuan diharduten ikerlariak eta teknikariak izan ziren Lorea Arakistain PuntuEus Fundazioko komunikazio arduraduna eta Xabier Fernandez IN komunikazioa agentziako aholkularia gidari izan zituen aurkezpenean.

Erakundeek komunikazio publikoa euskaraz (ere) egitea errazteko asmoz kaleratutako tresna da, erabiltzailearen behar eta baldintza desberdinetara egokitzeko bokazioz sortua. Eta «antolaketa sinplearekin», azpimarratu zuten bezala. Hala, bilatzaile batez dago hornitua eta gida bera ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta katalanez aurkeztua dago.

Zergatik? atalean erakundeen komunikazioan hizkuntzen kudeaketa lantzeko argudiategia eskaintzen da. Erakundearen barne-mailan edo kanpora begira hartzen egiten diren erabakiak azaltzeko edo erabaki horiek hartzera iristeko lagungarriak izan daitezkeen diskurtsoak dira. Hizkuntzen kudeaketa arduratsu eta profesionala egiteko arrazoien bilduma da.

Gida atala da webgunearen mami garrantzitsuena eta praktikoena. Hor daude jasota tresna, baliabide eta erreferentziak. Zer egin? atalean erakundeetan bultzatu daitezken egitekoak eta prozesuak zerrendatzen dira: hizkuntza-irizpideak, formakuntza, sentsibilizazioa, jarraipena eta ebaluazioa, markagintza eta euskarazko komunikazio inklusiboa. Non eta nola eragin? atalean komunikazio euskarri eta egoera bakoitzean egin daitezkeen esku hartzeak jasotzen dira: webguneak, sare-sozialak eta kanal digitalak, ikus-entzunezkoak, hedabideak eta prentsaurrekoak,

ekitaldiak, barne bilera zabalak, publizitatea eta produktuak edo zerbitzuak. Aipatutako atal guztietan, gaia kokatzeko azalpena, zenbait gako, prozeduren jarraipena egiteko «errepaso zerrenda» inprimagarria eta erreferentziak biltzen dira. Erreferentzia hauek denetariko txostenak, hitzaldiak, argitalpenak eta webguneak dira. Azkenik, Baliabideak eta tresnak atala aurreko guztietako erreferentziak antolatzen dituen biltegia da.

Webgunearen menu nagusiko hirugarren atalean, Jendaurrean Erabili proiektua azaltzen da. Proiektuaren ezaugarriak, ibilbidea, antolaketa eta emaitzari buruzko oinarrizko informazioa jasotzen da.

Ekitaldiko lehen zatian erakundeen komunikazioan hizkuntzak kudeatzearen konplexutasunaz eta garrantziaz aritu ziren. Jarraian, Jendaurrean Erabili praktika komunitatean parte hartu duten zenbait pertsonak euren hausnarketak eta iritziak partekatu zituzten: Helios Del Santo (AEK), Monika Rodrigo (Getxoko Udala), Susana Azpilikueta (Mondragon Unibertsitatea) eta Olatz Arrizabalaga (Donostia Zinemaldia). Proiektuan parte hartzeak euren erakundeen baldintza zehatzetan zein funtzio bete duen azaldu zuten eta beren antzeko lanetan dihardutenentzat gidak egin dezakeen ekarpena nabarmendu zuten.

Azkenik, Elhuyarreko Maddi Etxebarriak, Emuneko Oihan Zubizarretak eta Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurtok gidaren edukiak eta ezaugarriak aurkeztu zituzten. Hiru erakunde hauek AZK komunikazio enpresarekin batera arduratu dira gida sortzeko prozesua koordinatzeaz, Jendaurrean Erabili praktika komunitateko beste kideen eta arloko hamaika adituren ekarpenak jasoaz eta antolatuaz.

Proiektuaren aro eta aldi desberdinetan ikerketa-taldeko kide izan dira: Irati Agirreazkuenaga (UPV/EHU), Uxoa Anduaga (Soziolinguistika Klusterra), Eduardo Apodaka (UPV/EHU), Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra), Kontxesi Berrio-Otxoa (UPV/EHU), Idurre Eskisabel (UPV/EHU), Inazio Marko (UPV/EHU), Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra) eta Beatriz Zabalondo (UPV/EHU).

Proiektuaren ibilbidean praktika Komunitateko kide izan dira: Adegi, AEK, Artez Euskara Zerbitzua, Athletic Club, Bai Euskarari elkartea, CAF, Donostia Zinemaldia, Donostiako Udala, EITB, ELA sindikatua, Elhuyar, Emun, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Legebiltzarra, Getxoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Guggenheim Bilbao Museoa, IMH-Makina Erremintaren Institutua, LAB sindikatua, Malerrekako Mankomunitatea, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Mutualia, Real Sociedad eta Sakanako Mankomunitatea.

Proiektuaren babesleak izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erakundeek komunikazio publikoa euskaraz (ere) egitea errazteko gida

Erakundeek komunikazio publikoa euskaraz (ere) egitea errazteko gida