Borrar
Aurkeztu berri duen gidaren azaleko irudia. Emakunde

Emakumeen aurkako sexu indarkeria kasuak komunikatzeko gida

Emakundek hedabideei bideratutako lana aurkeztu berri du

J. A.

Donostia

Igandea, 4 uztaila 2021, 12:00

Comenta

Emakundek hedabideentzako 'Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu' gida prestatu du emakumeen aurkako sexu indarkeria kasuak komunikatzeko moduari buruzko zenbait pauta eta aholkurekin. Nahi duen ororentzat Emakumearen Euskal Erakundearen webgunean dago eskuragai.

Pasa den asteazkenean 'Berdintasunezko komunikazio baterako baliabideak eta esperientziak' jardunaldi telematikoaren baitan aurkeztu zuten komunikazio eta publizitate ez sexistarako Begira sareak osatutako lana. Norma Vazquez Sortzen elkarteko zuzendariak 150etik gora ziren parte-hartzaileei azaldu zizkien gidaren nondik norakoak. Vazquez psikologoa eta emakumeen aurkako indarkerian aditua da.

«Aurreiritziak eta estereotipoak detektatzeko»

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, gidaren helburua da «komunikabideek kontuan hartzea sexu indarkeriari buruzko informazioek emakumeengan eta, oro har, gizartean duten eragina, eta aurreiritziak eta estereotipoak detektatzea informazio askotan, horiek saihesteko»

Ildo horretan, Begira sareak azken hiru urteetan komunikabideetan eta publizitatean emakumeen aurkako indarkeriaren gaia nola lantzen duten aztertzen daramala gogorarazi du. «Publizitatearen kasuan, publizitateak emakumeen aurkako indarkeriaren jatorrian dauden rolen eta estereotipoen sorreran duen eragina aztertu da, eta komunikabideen kasuan, azken urte honetan, sexu indarkeria kasuetako informazio tratamendua eta tratamendu hori genero-ikuspegiarekin nola egin behar den landu da», zehaztu du Landaidak.

Era berean, Vazquez-ek gida «hausnarketarako tresna» bezala deskribatu du, gertaerak beste ikuspegi batetik kontatzeko, sexu indarkeriaren errealitatea eta informazio horiek emakumeengan duten eragina kontuan hartuta.

«Azken urteotan, #MeToo bezalako mugimenduak agertu zirenetik, inoiz baino argiago ikusi da biktimek luzaroan bizi izan duten isiltasuna; erruduntasuna eta lotsa bizi izan dituzte», nabarmendu du Sortzen elkarteko zuzendariak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen aurkako sexu indarkeria kasuak komunikatzeko gida

Emakumeen aurkako sexu indarkeria kasuak komunikatzeko gida