Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ikastolen Elkartea
Ikastolen Elkartea

Tanta txartelaren hirugarren edizioa, abian

2022ko ekimenerako hautatutako pertsonaia iratxoa da

J. Agirre

Asteazkena, 19 urtarrila 2022, 12:31

Comenta

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazteko Tanta txartelaren hirugarren edizioa jada abian da, Ikastolen Elkarteko eta lurralde bakoitzeko ikastolen aldeko jaietako ordezkariek azaldu dutenez. Honen bitartez Tanta txartel bakoitzarekin bost euroko ekarpena egiten da Euskal Herriko ikastolen proiektuari eta 60.000 euroko zozketan parte hartzeko zenbakia eskuratzen da.

«Tanta txartelaren bitartez, herritarrak partaide izango dira ikastoletako egungo ikasleen garapenean, etorkizunean izan daitezen euskaldun konprometituak, beren buruekiko konfiantzadunak, lankidetzan ikaskideak, erabaki hartzaile kritikoak, euskaldun eleanitzak, ekintzaile gogoetatsuak, jokabide kritikodunak, ikusmira zientifikodunak, orekaren zaintzaileak eta sortzaileak», nabarmendu dute aurkezpenean.

Ekitaldi honetarako hautatutako pertsonaia Argitxo iratxoa da, beti kriseilua eskuan duela, ikastolako haurren iratxo maitagarria da. Oso txikia, edozein txokotan gordetzen da, eta haurrek egiten eta esaten duten guztia ikusi eta entzuten du. Euskaraz daki bakarrik, eta, horregatik, haurrek esaten dutena arrotz egiten bazaio eta ulertzen ez badu, oso triste jartzen da. Haurrek, noski, euskaraz egiten dute, Argitxo pozik egon dadin. Euskaraz Bizi proiektuaren barruan kokatua, berehala egin zen ikastoletako haurren bihotzen jabe. Halaxe irauten du orain ere, eta halaxe kantatzen diote: «Harri murri zapero, bero-bero-bero, haurrak egin euskaraz orain eta gero!»

Ekimenaren beste helburu bat Ikastola eredua azaltzea da, modu labur eta didaktikoan nondik datozen, non dauden eta nora joan nahi duten gizarteratzea. Horretarako, ikastolen ibilbidean gako izan diren gertakari, une eta pertsonen berri emango da, bilduma bat osatuz.

Txartelak ikastoletan eta ekimenarekin bat egiten duten denda, elkarte eta tabernetan daude eskuragarri. Azkenik, 60.000 euroko sariaren zozketa 2022ko ekainaren 24an egingo da notario aurrean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tanta txartelaren hirugarren edizioa, abian

Ikastolen Elkartea: Tanta txartelaren hirugarren edizioa, abian