Borrar
Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Isabelle Dessureault, Quebeceko Iberiar Penintsularako ordezkariarekin izandako bileran. Etxepare
Etxepare Euskal Institutua

Gales, Kalifornia eta Quebec, euskal katedra berriak

Datorren ikasturtean jarriko dira martxan, Etxepare Euskal Institutuak aurreratu duenez, eta ostiral honetan aurkeztuko dira Donostian

Osteguna, 9 ekaina 2022, 15:29

Comenta

2022-23 ikasturteari begira euskarari eta euskal kulturari buruzko hiru katedra berri abian jarriko dituela aurreratu du Etxepare Euskal Institutuak, hurrenez hurren Gales, Kalifornia eta Quebeceko unibertsitateetan. Zehazki, Frank Bidart katedra (California State University Bakersfield, AEB), Elbira Zipitria katedra (McGill University, Quebec) eta Alan R. King katedra (University of Wales Trinity Saint David, Gales) katedrak sortuko dira. Azken honen lehen xehetasunak pasa den apirilean aurkeztu ziren, besteak beste euskal eta galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzea duela helburu, baita euskal eta galestar kultura eta hizkuntzen arteko elkar ezagutza indartzea ere l

Katedra berriak aurrez jada martxan dauden Haritschelhar eta Munduko Hizkuntza Ondarea katedrari batuko dira. Lehena Etxepare Euskal Institutuak eta Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak 2016an sinatu zuten hitzarmenaren fruitu da eta bertan euskal ikasketak sustatzea du helburu

Bestetik, Munduko Hizkuntza Ondarea katedra 2006an sortu zen sortu zen dibulgazioaren, sentsibilizazioaren eta lankidetza zientifikoaren bidez Euskal Herriko zein munduko hizkuntza ondarea babesteko, EHU eta Unescoren hitzarmenari esker.

Hiru katedra berrien aurkezpena bihar egingo da Donostian hiru unibertsitateotako ordezkariekin. Katedrak euskara eta euskal kulturako katedrak euskal ikasketei buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketa akademikoak sustatzeko tresnak dira, eta irakasle espezializatuek edo artista eta sortzaileek unibertsitate batean egindako egonaldien bitartez gauzatzen dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gales, Kalifornia eta Quebec, euskal katedra berriak

Etxepare Euskal Institutua: Gales, Kalifornia eta Quebec, euskal katedra berriak