Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
MORQUECHO
35.000 ikasle arituko dira EHUren graduetan

35.000 ikasle arituko dira EHUren graduetan

2022-23 ikasturtean ikasleen %53,5ek euskaraz egingo dituzte ikasketak

J. AGIRRE

Viernes, 9 de septiembre 2022, 15:34

Euskal Herriko Unibertsitateak 2022-23 ikasturtean eskainiko dituen 105 graduetan 35.000 ikasle matrikulatu dira. Hauetatik 8.316 matrikulatu dira lehen mailan, %57 emakumeak eta %53,5 euskarazko taldeetan. Campusei dagokienez, Bizkaikoak jasoko du ikasle kopuru handiena: matrikulatu diren ikasleen %53,3. Gipuzkoako campusean matrikulatu dira ikasleen %25,7, eta Arabakoan %21. Horrez gainera, graduko lau ikasletik batek (2.372) Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpoko beste unibertsitateetan ikasiko du gutxienez lauhileko bat eta beste unibertsitate batzuetako 902 ikaslek EHUn ikasiko dute.

Azken datuen arabera, Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa gradu bikoitzak izan du aurten ere sartzeko notarik altuena: 13,200. Ondoren daude Biokimika eta Biologia Molekularra (12,956), Medikuntza gaztelaniaz (12,904), 'Double Bachelor's degree in Business and Economics' (12,845), Medikuntza euskaraz (12,698), Bioteknologia (12,554) eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza gradu bikoitza (12,496).

EHUk jakinarazi duenez, ikasle berrien %75,73k lortu du plaza lehen aukerako graduan, eta %14,08k bigarren aukerakoan. Ikasle berrien %57 emakumeak dira, eta %43 gizonak. Hizkuntzari dagokionez, %53,5ek euskarako taldeetan egingo ditu graduko ikasketak, eta %46,5ek gaztelaniaz. Campusei erreparatuta, ikasle berrien %53,3 Bizkaiko campusean matrikulatu da, %25,7 Gipuzkoakoan eta %21 Arabakoan.

Hilaren 14an egingo dute EHUren ikasturtea hasteko ekitaldia, Bizkaia Aretoan; Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eva Ferreira errektorea izango dira bertan. Ikasturte berriari begira, Ferreirak azpimarratu du EHUk «eskaintza sendoa» duela eta «etengabe eguneratzen» ari dela nazioartekotzeko helburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 35.000 ikasle arituko dira EHUren graduetan