Borrar
Mintzola
Bertso bidezko diskurtsoak eta diskurtsoetan bertsogintzak duen eragina aztertuko dituzte

Bertso bidezko diskurtsoak eta diskurtsoetan bertsogintzak duen eragina aztertuko dituzte

Oihana Iguaranen proiektuak jaso du Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskara eta Ikerkuntza Arloko Errektoreordetzek esleitutako ikerketa kontratua, eta Jon Gurrutxagaren eta Kepa Matxainen lanek eskuratu dituzte proiektu sariak

DV

Donostia

Domingo, 2 de junio 2019, 12:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Bertsoaren agenda' edo 'agenda setting'-ak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina proiektuak eskuratu du Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskara eta Ikerkuntza Arloko Errektoreordetzek esleitutako ikerketa kontratua.

Ikerketa kontratua UPV/EHUn gauzatuko du Iguaranek; urtebeteko kontratua da esleitu zaiona, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin. Kontratu horretaz gain, beste bi proiektu sari ere esleitu dituzte, Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, hain zuzen.

Jon Gurrutxaga Urbietaren 'Nazio-identitatea, nazio-gatazka eta diskurtsoaren bilakaera Bertsolari Txapelketa Nagusian (2001-2017)' lanarentzat izan da sarietako bat, eta Kepa Matxain Iztuetaren 'Ahozko hizkeraren balioa bertso kanonaren eraikuntzan: Xabier Amurizatik Maialen Lujanbiora (1980-2017)' proiektuarentzat, bestea.

Bertsolaritza gaur egun

Oihana Iguaran Barandiaranek bertso bidezko diskurtsoak zein agenda duen deskribatzea du asmo, prestakuntza edo entrenamendu unetik jendaurreko azken bat-bateko jardueraraino ikertuz. Txapelketa eta plaza irekiko jarduna behatuko da batetik; bestetik, bertsolari eta gai-jartzaileen lanketa ezagutzeko, inkestak eta sakoneko elkarrizketak baliatuko dira.

Gizarte aldaketek eta diskurtsoen bilakaerek bertsoetan nolako eragina izan duten aztertuko du Gurrutxagak; bereziki, nazio identitatea eta gatazka aintzat hartuta. Bestalde, nazio gatazkaren inguruko bertsoetan genero diskurtsoak zer nolako eraldaketa izan duen aztertuko du.

Matxainek bertso kanonaren eraikuntzan ahozko hizkerarekin lotutako baliabideen pisua zein den ikertu nahi du, eta, horretarako, bertso zehatzei baino gehiago erreparatu nahi dio bertsoek edukitako harrerari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios