Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mintzolaren egoitza, Amasa-Villabonan Imanol Arratibel

Berrituta datoz Mintzolaren ikerketarako deialdiak

Bi ikerketa-proiektu sari eskainiko dituzte eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat; aurten, gainera, bertsolaritza ez ezik, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat aztertzeko proiektuak hartuko dira aintzat

El Diario Vasco

Donostia

Ostirala, 29 martxoa 2019, 13:35

Comenta

Bertsolaritza ez ezik, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat aztertzeko asmoa duten proiektuak hartuko dira aintzat aurtengo ikerketa deialdietan. Batetik, bi proiektu sari eskainiko dituzte (2.000 eurokoak) eta bestetik, doktorego aurreko ikerketa kontratu bat.

Kultur sorkuntzak aztertzeko xedea duten lan monografikoek eta master amaierako lanek «ikertzaile gaztea edo hasiberria doktorego tesiraino eramango duen ibilbidean laguntzea» dute xede, eta gerora horrek ekar lezakeen doktorego tesirako bulkadan eragitea.

Eta, hain zuzen, doktorego tesia egiteko asmoa duten ikertzaileentzako da aipatutako beste deialdia. Doktorego aurreko kontratu bat finantzatuko da, UPV/EHUn gauzatuko dena. Aukeratutakoak doktorego aurreko urtebeteko kontratua lortuko du, hiru urte gehiagoz luzatzeko modukoa.

Bi deialdietarako eskariak 2019ko maiatzaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dira. Eskaria bideratzeko prozedura eta xehetasunak atari honetan bertan edota UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren atarian daude kontsultagarri.

Proiektu sarien deialdia Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak gauzatzen dute eta kontratu deialdia, bi erakundeoz gain, UPV/EHUko Ikerketaren eta Euskararen Arloko Errektoreordetzek ere babesten dute.

Bestalde, Laboa Katedrak Joxan Artze izeneko ikerketa saria ere jarri du abian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berrituta datoz Mintzolaren ikerketarako deialdiak

Berrituta datoz Mintzolaren ikerketarako deialdiak