Borrar

Arnasetik lehiaketak 205 lan jaso ditu

Era berean, oinarrietan zehaztutako hiru kategoriatako bakoitzean saritua nor den erabakitzeko 3.500 bozkatik gora jaso ditu

DV

Asteartea, 25 azaroa 2025, 12:49

Comenta

2025eko Arnasetik lehiaketak, sormena eta euren hizkuntza ohituren eta herrien inguruan gogoeta piztea helburu duenak, «sormenez beteriko» 10 eta 16 urte bitarteko gazteen 205 lan jaso ditu. Era berean, oinarrietan zehaztutako hiru kategoriatako bakoitzean saritua nor den erabakitzeko 3.500 bozkatik gora jaso ditu. Haien egitekoa euskarari lotutako istorioak kontatzea izan da bi minutuko ikus-entzuneko lanen bidez, eskatutako erronkari erantzunez.

Lehiaketa adinaren araberako hiru kategoriatan banatzen da. LH 5. eta 6. mailetako ikasleek gurasoek eta aitona-amonek herrian esaten zituzten esamoldeak bilatu eta gaur egungo baliokideak aurkitu edo asmatu dituzte; DBH 1. eta 2. mailetako ikasleak Arnasgune batean sartzeko casting batera aurkeztu eta ia dena euskaraz egin daitekeen herri batean bizitzeko arrazoi nagusiak azaldu dituzte. Azkenik, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek pentsatu dute, haien herria uztekotan, zer sumatuko zuten gehien faltan.

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 27an

Azaroaren 27an, Leitzako Herri Aretoan izango da sari banaketa. Maria Blanco eta Malen Altunak aurkeztuko dute ekitaldia, arratsaldeko seietan hasiko da eta amaieran luntxa eskainiko da. Guztira, bost sari banatuko dira. Kategoria bakoitzean, epaimahaiak hautatutako lanik onenak; 500 euroko saria izango du (guztira hiru). Horrez gain, balio bereko publikoaren saria ere banatuko da, bozketa bidez hautatua. Sari hauek, besteak beste, IrriSarri Land, Gure Zirkua, Durangoko Azoka, ihes gela desberdinetarako sarrerak edo EITBko Goazen! eta Irabazi Arte! telesailen merchandising produktuetan edo ikas-bidaian gastatzeko bonuak izango dira. Azkenik, Leitzako Udalak ere herriko lan bat saritu nahi izan du bosgarren sari bat eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arnasetik lehiaketak 205 lan jaso ditu

Arnasetik lehiaketak 205 lan jaso ditu