Ez dezala aleka hartu motorrak
Ilusioa ·
Bizitzaren motorra dela esan ohi da, gure ametsak gauzatzera bideratzen gaituen bultzada, oztopoen gainetik energia eta itxaropena ematen diguna. Etapa berri orok berekin eraman beharko lukeen osagaiaSecciones
Servicios
Destacamos
Ilusioa ·
Bizitzaren motorra dela esan ohi da, gure ametsak gauzatzera bideratzen gaituen bultzada, oztopoen gainetik energia eta itxaropena ematen diguna. Etapa berri orok berekin eraman beharko lukeen osagaiaIlusioa eta anbizioa. Behin baino gehiagotan entzun genizkien bi hitz horiek Jokin Aperribay, Erik Bretos eta Sergio Franciscori Realaren etapa berriaren aurkezpen ofizialean. Ez da ibilbide bati ekiteko abiapuntu txarra (ez genuen gutxiago espero, egia esan), baina arrakastarako osagai gehiago beharko dituzte: baliabideen optimizazioa (ez dezatela besteek gurea probestu), ausardia (gauza bera), aukerak antzemateko abilezia, eraginkortasuna eta zorroztasuna... Erabaki asko hartu beharko dituzte epe laburrean eta ahalik eta gehien asmatzea izango da gakoa. Ilusioa eta anbizioa. Harmailetan ere beharrezkoak izango dira; taldearen jokoak, emaitzek, Ligako arduradunek ezarritako ordutegiek eta azkenaldian baita adierazpen ezegoki eta zurrumurruek ere xahutu egin baitituzte zaleen erreserbak. Eta neguko arratsalde batean Arrasatetik, Zumarragatik edota Altzatik autobusa hartzera mugitzeko ilusioa premiazkoa da.
Ilusioz gainezka. Halaxe ekin zioten Goierri aldean Alberto Aierbek eta bere taldeak askok erokeriatzat jotzen zuten abenturari mende honen hasieran. Nola bestela. Izan ere, egun ohikoak bihurtu dira kirol probak gure mendietan (era eta tamaina guztietakoak) baina orduan, 2002. urtean, Mont Blanc eta antzeko tontor 'ospetsuei' erreserbaturiko erronkatzat jotzen ziren halakoak. Nola izango zuen bat Zegama bezalako herri txiki batek mendi maratoi bat antolatzeko gaitasuna? Gutxik ematen zioten sinesgarritasuna balentria hari, baina, oztopo eta zoritxar-igarle orori aurre eginez, zegamar zoro haiek amets hura gauzatzeko gai izan ziren eta bi hamarkada geroago erreferente ere bihurtu dute Zegama-Aizkorri maratoia. Aurtengo edizioa horren adierazle izan da beste behin. Bejondeiela ba ameslari adoretsu haiei eta hasieratik laguntzeko prest egon direnei.
«Idiazabal Jatorri Izendapenaren defentsaren alde lan egitea ohorea izan da. Gure herriaren mamia eta sakontasuna irudikatzen duen izendapenaren parte izatearekin biziki gozatu dut». Halaxe azaldu zuen. Jose Mari Uztarrozek Jatorri Izendapenaren presidentetza utzi zuenean eskaini zioten omenaldian. Bizitza guztia eskaini zion nafarrak artzainen lana, latxa ardia eta gure gaztak defendatzeko eta balioan jartzeko ilusio hari, eta alorrekoen esker onak irakurri eta entzun ostean, xedea arras bete zuela esan behar da.
Oztopoak eraistea eta inklusioaren bidean aurrerapausoak ematea izan da hasieratik Ezezagunok Antzerki Elkartea osatzen dutenen desira. 2007an jarri zen martxan ezgaitasun intelektuala duten aktoreez osaturiko taldea eta orduz geroztik hainbat sari jaso badituzte ere, Irungo Udaletik jaso duten errekonozimenduak ilusio berezia egingo ziela esan gabe doa, eurak arduratuko baitira aurtengo San Martzial jaiei hasiera ofiziala emateaz. Ia bi hamarkada hauetan eman dituzten urrats guztiak bere horretan bizigarriak izanik ere, gertukoen goxotasuna ez da inoiz sobera egoten.
Esperantza edo itxaropen-eza. Bizitza hobe baten ilusioa. Gatazkatik eta gosetetik ihes egiteko beharra, horrek bidean zorigaiztoko beste hamaika proba jarriko dizkizula jakinda ere. Eguneroko drama hori, ohikoa izanagatik ia normalizatu duguna, noizbehinka titularretara bueltatzen da, aste honetan Hierron izandako istripuarekin gertatu den moduan. Errukiz begiratzen ditugu, orduan, amesturiko jomugatik hain gertu heriotza topatu duten horiek. Bidasoa ibaian beste aldera igaro nahian itota hiltzen direnak bezalaxe, migrazioaren dramaz bat-batean ohartuko bagina bezala. Helmugara iritsiz gero, ordea, erruki hori mesfidantza bihurtzen da edo errefusa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.