Alaitasuna sendagai

Algaraklown Ospitaleko Pailazoen Elkarteak gaixo dauden haurrak alaitzea du helburu. «Bitamina txute bat» eman nahi diete adingabe horiei, baita haien familiei ere

Haizea Furones
HAIZEA FURONESDonostia

Alaitasuna sengai paregabea dela badakite, baina alaitasun hutsaz harago, emozioak sortu eta barreiatzeko lan egiten du Algaraklown Ospitaleko Pailazoen Elkarteak, gaixo dauden haurrak animatu eta une batez ospitaletik bertatik ateratzeko umorea baliatuta. «Bitamina txute bat« eman nahi diete adingabe horiei, baita haien familiei ere.

Saioa Aizpurua Algaraklown elkarteko pailazoak uste du «arnas egiten» laguntzen dutela une komiko horiek, edozein dela adina ere, nahiz eta askotariko emozioak sorrarazi nahi dituzten, unean unekoak, hain zuzen.

Azaltzen duenez, «haserrea, tristura eta negarra ateratzen dira batzuetan». Pailazoek, horiek hartu eta gaixoak emozio positiboagoetara eramaten saiatzen dira, «mundu hori transformatzen».

Temas

Euskera