Borrar
Iñigo Lamarca Rainbow Has proiektuaren presentazioan

Arartekoak Rainbow Has europar proiektuko emaitzak aurkeztu ditu Donostian

Lanak haur eta nerabeek sexu-aniztasunerako duten eskubidea zertan den aztertu du, eta hezkuntzaren eremuan egoera hobetzeko neurriak sustatzea du helburu

Joseba Zubialde

Martes, 17 de marzo 2015, 16:20

Rainbow Has proiektu europarraren emaitzak aurkeztu ditu astearte honetan Arartekoak Donostian. Txosten horren bitartez, bi urtez Bulgaria, Polonia, Erresuma Batua, Italia eta Espainiako haur eta nerabeek hezkuntza eremuan sexu-askatasunerako (sexu.joerari eta genero identitateari dagokienez) duten eskubidea izan da aztergaia. Mota honetako lehen ikerketa da Europan.

Lan horren koordinatzailea Arartekoa izan da eta Europar Batasuneko zortzi herrialdetako hamahiru erakundek hartu dute parte, horietako bederatzi aktiboagoak izan direlarik eurek egindako ikerketak emanaz.

Rainbow Has informea ez da datu kuantitatiboetan oinarritu, baizik eta kualitatiboetan; hau da, metodologían, eta eskola eta erakundeek egoera horien aurrean eramaten dituzten jarduertan.

Proiektuan parte hartu ondoren ateratako ondorioetako bat ume hauen eskubideak babesteko "politika aktiboak" behar direla, azpimarratu du Iñigo Lamarcak. Horrekin batera, "Euskadi beste lurralde batzuekiko aurreratua dago", adierazi du, baina, hala ere, lan "asko" dago oraindik egiteko orain arte "ezkutuan egon den errealitate" horren alorrean.

Lan horretan administrazio publikoen inplikazioa eskatu da, baita hekuntzan parte hartzen duten aktore guztiena ere, gurasoena "oinarrizkotzat" hartuta.

Lamarcaren iritziz "oso garrantzitsua" da Rainbow Has proiektua etorkizunari begira, "aliantzak egin eta sareak sortzeko, eta hauek indartzeko eta zabaltzeko Europako lurralde guztietara".

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arartekoak Rainbow Has europar proiektuko emaitzak aurkeztu ditu Donostian

Arartekoak Rainbow Has europar proiektuko emaitzak aurkeztu ditu Donostian