Euskara arrisku egoeran dauden hizkuntzen artean sailkatzen du Unescok
Egun munduan hitz egiten diren hizkuntzen erdia mende amaierarako desagertuta egongo direla dio
El Diario Vasco
Miércoles, 3 de diciembre 2014, 21:30
Urtero abenduaren 3a iristen denean, Euskararen Nazioarteko Eguna, gure hizkuntzaren eragutza eta erabilera aldarrikatzen duten ekintza ugari burutzen dira, euskararen erronken inguruan eztabaidak egiten dira, haren egoreraren inguruko hausnarketak areagotzen dira Badu Unesco erakundeak 'Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlas' izeneko azterketa lan bat eta honen arabera euskara arriskuan dauden hizkuntzen artean sartu beharko litzateke. Are gehiago Iparraldean, bere egoera askoz larriagotzat jotzen baitu Unescok.
Egun 6.000 hizkuntza inguru hitz egiten dira mundu osoan, eta Unescoren aurreikuspenen arabera, hizkuntza horien erdia desagertuta egongo da ehun urte barru. Inork ezin du aurreratu euskara horietako bat izango ote den, baina Unescok hizkuntza 'ahul' edo 'zahurgarrien' zerrendan kokatzen du. Espainian bost hizkuntza jartzen ditu erakunde honek arrisku egoeran: horietako hiru desagertzeko zorian daudela dio, asturiera-leonera, aragoiera eta gaskoia; beste bat, Kanariar Irletako guantxea, ia desagertutatzat jotzen du; eta bosgarrena, euskara, arrisku egoeran daudenen artean.
Aipatzekoa da Amerikan ehunka hizkuntza daudela egoera kaskarrean. Brasilen, esaterako, 190 eta Mexikon, 143. Beste datu deigarri bat: munduan hitz egiten diren hizkuntzen %96 munduko biztanleen %3k hitz egiten dituzte.