Borrar

Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak jaso du ENE saria

Alemanian euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko egindako lana aitortu du horrela Eusko Ikaskuntzak

El Diario Vasco

Miércoles, 3 de diciembre 2014, 00:09

Berlineko Gernika Deusch-Baskischer Kulturverein elkarteak irabazi du ENE saria 2014, abenduaren 3an Eusko Ikaskuntzak Euskal Herritik kanpoko entitateei ematen dien saria. Gernikako bonbardaketa gogoraratzeko 1997an sortutako elkarteak, euskaldun eta alemaniarren harremanak indartzea eta herrialde hartan eta bereziki hiriburuan, Berlinen, euskal kultura sustatzea du xede. 2009tik euskal etxe izendapen ofiziala du.

Gernika Deusch-Baskischer Kulturvereinen eskutik euskal hizkuntza eta kultur ikastaroak ematen direla azpimarratu du Eusko Ikaskuntzak eta euskararen erabilera sustatzen duten kultur sustapen eta aisirako jarduerak antolatzen direla hormarik gabeko euskal etxe honetan: hitzaldiak, tertuliak, kontzertuak, zine emanaldiak, omenaldiak, liburu aurkezpenak, jaialdiak, ikastaro eta tailerrak edo ekitaldi herrikoiak. ENE saria 2014 emateko "jarduera hauek guztiak egiteko modu berritzaile eta sortzailea" hartu du kontuan Eusko Ikaskuntzak, "bai eta guzti horretan jartzen duten ilusioa ere".

Bederatzigarren edizioan ENE sarian mundu osoko 12 entitatek hartu dute parte. Bere erabakian, epaimahaiak proposamen kopurua zein hauen maila altua azpimarratu du eta entitateak animatu egin ditu beren lanarekin jarraitzera, "guztiek merezi baitute saria".

ENE saria onarpen publikoa da, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egunean Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jasoko du elkarteak.

400 argazki baino gehiago

Bestalde, Euskararen Nazioarteko Egunaren 65. urteurrena dela eta, Eusko Ikaskuntzak 'Euskara Irudikatu' kanpaina jarri zuen abian. Larehun argazki baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara, bertan, partehartzaileen ustez euskara zen den irudikatzen da eta ENE eguneko kamiseta jasoko dute partaideek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak jaso du ENE saria