Borrar
Ostiralean Izaskun kamera aurrean erromatarrek portu erabilitako Urdaibaiko Txatxarramendi irlan. MIKEL KAZALIS

Izaskun Urkijo Alijo

«Zentral bat harmonian jarri Naturarekiko; hilkutxa-euskarri sortu...»

Arkitektoa, arte zuzendaria, Filipinetako meatzaile baten ondorengoa

Begoña del Teso

San Sebastián

Asteartea, 22 abuztua 2023, 09:45

Comenta

Venezian estreinatuko dute laster bere azken lana, Victor Iriartek zuzenduriko 'Sobre todo de noche' filma. Il Lido amets, bere familiak Urdaibain duen etxean ematen ditu egun gozoak. Hala ere, sorterri duen Gasteizetik eta bizitoki duen Zarautzetik ez da gehiegi urrun-tzen. Miresten dugun hainbat filmeen ('Errementari', 'Jainkoak ez dit barkatzen', 'Ane', '20.000 especies de abejas'...) arte zuzendaria izandakoa, bere anaia Paulen 'Irati'n, kontakizuna espazioan zein garaian kokatzeko girotze lanetan jardun zuen. Eta bai, orri honetako argazkia Anestesia eta Negu Gorriak taldeetako Mikel Kazalisek hartua da.

– Izugarri bezain harrigarria da zure curriculuma. Ez nuen espero arkitektoa izatea. Ez nuen espero Hirigintzan diplomatua izatea. Ezta Eraikitako Ondarearen Kudeaketan eta Birgaikun-tzan Ikerketan masterra egina izatea. Izan ere, ez nuen espero Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan Solfeo, Musika Teoria eta Abesbatza ikasi izana.. Ezta, jakina, Filipinak utzi eta Galiziako mehatzetara lan egitera etorkin bat zure arbasoen artean edukitzea. Horrek guztiak zure nondikoa markatu duela baietz.

– Jakina. Musikan aritzeak badu azalpen benetako bat, beste lengoaia dela sinesten dut nik. Eta nik mundua eta bizitza ulertzeko, adierazteko balio duten hizkun-tza oro nahi ditut jakin. Arkitekturarena...Nik Arte Ederrak nahi nituen egin baina test guztiek Arkitekturara eramaten nindutenez, Arkitektura egin nuen. Ez naiz sekula damutu izan. Begiratzetik hasten den prozesua izugarri gustatzen zait. Begirada horretatik ikerketara iritsi nintzen. Altxatuko nukeen eraikina inguratzen zuen guztiari zor diozun errespetua gorde behar eta nahi nuela ederki nekien. Orekari helduz. Beti. Horrexegatik, bukaerako lana Lemoizko zentral nuklear abandonatua hartu nuen ardatz.

«Arkitektua efimeroaz egiten duzu behar, amets, amesgaizto zineman jarduten duzunean. Desiretan, ofizioan, zure barrenetan, zure erantzukizunetan, mugak daudela dakizun arren, zeintzuk eta nolakoak diren zuk kudeatu behar duzu»

– Ara! Horren herio-iragan ilun eta triste duen eraikuntza hori.

– Justu. Armonian kokatu nahi nuen Naturarekiko, ur parkea eratuz. Lan hartan sakon bizi izan nahi nuen aurretik komentatutakoa: prozesuaren gozamena, ikertu beharreko atsegina, kalkuluak egiteko plazera. Fraktaletan asko ikasi behar izan nuen... Gero ekin nion aipaturiko Master hari eta amaierako lana Pasaiako itsasargiaren inguruan burutu nuen.

–Pasaiako itsasargi misteriotsu, eder eta maitaturiko bi horiek, Platakoa eta Senekozuloa, 43°20′05″N 1°56′02″O...

– Ez al ginen ba Eraikitako Ondarearen Kudeaketa eta Birgaikuntzaz ari? Ba niri otu zitzaidan interpretazio zentro bat eta aisialdirako gune bat sortzea. Lan hori Garapen Ministeriora iritsi zen eta oinarri harturik. 'Faros de España' deituriko egitasmoari ekin zioten. Alta, hartu zuten noranzkoa ez zitzaidan gustatu eta beste aukerak bilatu nituen.

–Esaterako...

– Arkitektoek sortzen dugun horren eraginkortasunaz eta efizientziaz nintzen kezkatua. Baita, nola ez? hirigintzan ere. Ondarean aritzeko ere eskaini zidaten ere. Bilboko estudio batean sartzear nintzela, zineman jarduteko aukera agertu zen. Eta... onartu. Urtetan zehar iraungo duen Hirigintza baztertu eta existitzen den 'arkitektura efimera' delakoaren gunerik galkorrenean sartu nintzen. Anaiak, Paulek, bere lehenbiziko luzean, 'Errementeri', hots, laguntzeko eskatu zidan...

– Uste nuen nik hasiera-hasieratik, Paulen estreinako film laburretatik elkarrekin egiten zenutela lan...

– Bai, 'Jugando con la muerte' (2011koa) edo 'El bosque negro' (2015) baina horietan, arreba batek anaiari eman dieziokeen laguntza baino ez zen. 'Errementeri'n, ordea arte zuzendaritza hasi nintzen ofiziotzat hartzen.

– Eta ezinaren mugak ahalik eta urrunago bultzatzen. Zer gertatu zen eliza hartako aldare ditxosozko harekin?

– Filmatu behar genuen eliza hartako aldarea ez zegokion kontakizuna gertatzen den garaiari. Kendu behar zen. Baina nola? Pisu handikoa zen, Fenwick bat erabili baino ez zen. Sartu genuen eta... izuturik ikusi lurreko lauzak mugitzen zirela. Atera behar, azkar. Paulek, berriz, serio exijitu aldare hori ezin zela agertu pantailan. Bueltatu nintzen nire gelara eta okurritu zitzaidan hilkutxa- euskarri antzeko zerbait eraiki, aldarea estaltzeko.

– Okurrentzia egokia... gauzatu beharrekoa.

– Bai horixe. Arte zuzendariak lantalde prestu eta abila behar du ondoan. Nik nire baitako estilo propioa dut. Ez dut arte zuzendaritza ikasi eta ez diet erreparatu egin besteeen moduei. Nik lortu nahi dudan hori depuratuz, depuratuz noa... aurkitu arte. Beste arte zuzendariekin langile ibili izan naizeneko eskarmentuak nik izan nahi dudan arte zuzendaria ikasten lagundu dit

–Emaitza onez, antza. '20000 especies de abejas'-en zinela, Espaniako Zine Akademiatik deitu zizuten esateko... kide zinela.

– Nire lanari egindako aitortzat hartu nuen pozez. Barruan zaudela, kontu asko ulertzen dituzu. Egun bizitza ospatzen ari naiz eta maitasunaz eginiko maitasunaren inguruko 'Sobre todo de noche' estreinaren espero ederrean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Zentral bat harmonian jarri Naturarekiko; hilkutxa-euskarri sortu...»

«Zentral bat harmonian jarri Naturarekiko; hilkutxa-euskarri sortu...»