

Secciones
Servicios
Destacamos
Ordizian jaioa, aita izan zuen CAFen lanean eta Nicolas de Lekuona, Oteiza eta beste batzuen kuadrilla artistikoaren kide izan zen José Sarriegi pintorea dugu bere osaba zaharra. Tabakalerak kaleraturiko biografiari kasu eginez, Iñaki bada paradoxek baldintzatuta lan egin duen sortzaile-belaunaldi bateko partaidea. Bertan esaten da ere bere proiektuak opakoak direla, narratiba tradizionalik ez daukatela eta abstrakzioan instalatzen direla, 'expanded cinema'-ren aginduak jarraituz. Iruñeko Punto de Vista jaialdiak tentaturik, Altzuzan den Oteiza museoan 'Faux Départ' izeneko instalazioa du ikusgai eta Iruñeko Zitadelan, 42 minutuko bideoa. Hortxe, Orbea markako Orduña bizikleta zahar bat esploratzen da kameraz, teknologia, testurak eta sentsazioak aztertuz eta ikuslearenganatuz. 'Eremuak' programaren bilera batetik atera berria zela mintzatu ginen patxadaz, era zeharo 'rizomatiko' batez.
– Axola ez bazaizu, azal dezagun berandu baino lehen 'rizomatiko' hitzaren esanahia
– 'Erroen multzoa' esan nahi du grekoz. Deleuze eta Guattari pentsalariek erabili izan dute zera adierazteko, motibo, arrazoi zehatzik gabe puntu bat beste batekin konektatzen duen sarea-edo. Pentsamendu batetik bestera ibiliko gara solasaldian, konexioak egiten. Esaterako, apirilean aurkeztuko dudan, fotogramak, fotokopiak, argazkiak, testuekin osaturiko 'Carnage Visor VVV' liburuaren titulua The Cure taldeak film animatu batentzako sorturiko musikatik dator. Filma ia ez da egun existitzen. The Curek eta Rick Gallup egileak gorde zituzten kopiak baino ez ziren salbatu.
– Laster aurkeztuko duzun lilan hori argitaletxe markaz eta mugaz fuerakoak plazaratu du...
– Argazkigintza eta haragoko proiektuak (Ricardo Casesen 'Los tamarindos de La Concha', esaterako) aurrera eramaen dituen Dalpinerekin aterako dut, bai.
– 'Eremuak' programak antolaturiko bilera batetik zentozela hasi gara hizketan, zer berri?
– Bilera baino, 'larrialdi-kabinetea' deituko nioke nik. Murrizketak datoz baina hori estrategia ekonomiko-politikoa baino ez da. Artistak ezerk ezin ditu geldiarazi. Litekeena da murrizketa horiek lanen ikusgarritasunari traba egitea, baina ez arte produkzioari. Sortzaileak ezin dio sortzeari utzi Sortzaileak bere burua berrasmatu behar du etengabe. Berrasmatuko dugu guk ere programa.
– Hari horretara tiraka... lan berri baten aurrean dagoela, ezabatzen al du sortzaileak aurretik egindako guztia?
– Nik bai, bederen. Ez zait gustatzen egindakoa birziklatzea. Badakit, baita lagunek esanda ere, ikasitako, bizitako, sortutako hamaika kontu eta eskarmentu uzten ditudala alboan, bazterretan, energia gastu ikaragarria eginez baina, beste aldetik, amildegiaren aurrean sentitze horrek biziarazten nau. Gustuko dut, bizigarri ere, zerotik haste hori.
– Ez da harritzekoa Oteiza museoan den zure 'Faux Départ' izenburuko instalazioak beste izenburu bat izatea, 'buru ezabatzailea'. Hil berri den David Lynchen 'Erasehead' filma dakarkio ikusleari burura...
– Huarte Zentroak sortutako 'Hazitegia' izeneko egoitza-programaren zazpigarren emaitza da nirea eta aspaldi samarrean ekin nion, David Lnch artean bizirik zela. Beraz ez da omenaldi antzeko bat baina, era rizomatiko batez, egizu(e) lotura hala nahi izanez gero. Nik, berriz, gehiago lotuko nuke nire burua etengabe berrasmatzeko behar horrekin. 'Faux Départ'-ek, berriz, badu abiapuntu anitza barruan. Zera nahi du adierazi,batetik, atleta batek egiten duen baliogabeko irteera; bestetik, aitak CAFen zerabilen Bedaux sistema seinalatzen du, zeinak lanaren produktibitatea (edo) neurtzen zuen. Baina niri ez zait gustatzen horrelako azalpenak ematea. Horrexegatik, nire lanaren oinarritzat Oteizak Sarriegiri egin zion bustoa (105 kilokoa) hartu izan dudala esaten dutenean ez dut nik normalean aipatzen Sarriegi osaba zaharra nuenik. Ez baitut nahi horren zehatz kontestualizatu. Nahi dut ikuslearengan sentsazioa sortu, baina ez narratiboa. Ekarri nahi dut nik orainera memoria. Joko egin nahi dut desagertu zen buru erraldoi harekin. Ziur naiz lagun horiek (Lekuonak eta besteek) izan zuten estudioa gero hartu zuenak zaborrera bota edo txikitu egin zuela. Zer egin bestela erosten duzun etxean aurkitzen duzun harrikote batekin?
– Berdin jokatu al duzu 'ST Orduña' bideoarekin? Saiatu dira gogor testuinguruan jartzen. Askok seinalatu dute zuk filmaturiko 'Orduña' bazela Espainiako Gerra aurretik munizioak eta armak egiten zituen Eibarko Orbea fabrikatik aterako bizikleta.
– Antzeko, bai. Alde egiten dut beti ez bakarrik joera narratibotik; baita testuinguratzetik ere. Bestalde, sortzen dudanean, ezinbesteko dut emozionaltasunetik aldendu. 'Keinua hoztu' deitzen diot horri. Horrek ez du esan nahi prestakuntza zorrotza ez dagoenik. Bizikleta filmatzeko kronometria izugarria osatu nuen, denbora partitura bat. Banekien zenbat minutu pasako nituen erradioekin eta zenbat eskulekuan. Amildegiaren aurrean izanda ere, banekien zer nahi nuen lortu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.