Borrar
Marisabel Eibarko kultur etxean, Etiopiako Tigray eskualdetik ekarritako kafe zeremonia egiteko osagai benetako eta gozoekin. MORQUECHO

Hiritarrak

«Heriotzari eta indarkeriari begirada gizatiarrago batez begiratu behar diegu»

Marisabel Albizu | Etiopiako agintariekin hitz egin behar zuten egunean lehertu zen berriro gatazka

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 10 de junio 2025, 07:11

Lluvia du bigarren abizena bere uste eta esanetan bizitza bat baino gehiago bizi izan duen emakume honek. Historian lizentziaduna, baditu Teologiako ikasketak eginak Salamancan badelako Hijas de Santa María de la Providencia Kongregazioaren erlijiosoa. Emakumeengan eraginiko indarkeriaz master bat ere egin zuen. Etiopiako Tigray eskualdean izan berri da Egoaizia gkeak antolaturiko azken bidaian, non, itxaropentsu, Mekelle Unibertsitatean (Deustokoaren laguntzaz) Giza Ikasketen inguruko Zentroaren irekiera ospatu zuten. Ostegunean, Marisabelek, Groseko Ethiopia-Z jatetxearen jabea den Rebecca Berhe Gebre Yesuk prestaturiko kafe zeremonia errituala, arimak sendatzeko, (arintzeko bederen) ahalmen ikaragarria duena, partekatu zuen.

– Eta nola botatzen zaio herio-tzari, indarkeriari begirada gizatiarragorik? Ez bata ez bestea ez dira batere gizatiarrak, nahiz eta indarkeria askotan guk, gizakiok eraginda izatea.

– Nik uste, maiz, maizegi, gerrak eta gatazkak zenbakiekin neurtzen direla. Palestinako tragediarekin zer gertatzen ari den ikustea baino ez duzu. Hildakoen kontagailua martxan da eta etengabe eguneratzen, orduratzen da. Maiatzeren 21ean baziren, kasurako, 54.677 palestinar eta 1.706 israeldar hilik. Egun, 50 bahitu geratzen dira Hamasen eskuetan, horietatik 18k bizirik irauten omen dute... Zenbakiak, zenbakiak, zenbakiak. Estrategia politiko eta militartzat ere hartzen dira gerrak. Denak. Ezagunenak eta ezkutuan daudenak. Guk tragedia guzti horien erdian pertsonak daudela aldarrikatzen dugu. Ematen du ahalik eta zenbaki potoloagoak izan, inportanteagoa dela kontatzen den gatazka. Ez da hola, guk gizabanakoen eta komunitateen minari denok erreparatzea eta sendatzen saiatzea nahi dugu. Hori da gerra bati bota behar zaion begirada 'humanoa'.

– Zure emakumeen aurkako indarkeriari buruzko masterrean Rita Segato idazle, antropologo eta ekintzaile argentinarraren idazkiekin egin zenuen topo...

– Genero-harremanak botere-eremu bat direla deritzo, eta ez dela zuzena sexu-krimenez hitz egitea dio ozen. Euskarazko Wikipedian azaltzen den bezala, bere ustez, 'botere-krimentzat' hartu behar dira, menderatzearenak, zigorrarenak. Argi ikusten da hori Juarez hiriko feminizidoetan, askotan, kriminalen arteko norgehiagoka dirudite hilketa eta desagerpen horiek... Ritaren 'Las nuevas formas de la guerra y el cuerpo de las mujeres' liburuan agerian geratzen da emakumeen gorputza arma izateaz gain guda zelaia dela.

– Eta Segato andrea erraturik ez zegoela argi eta garbi baieztatu duzu Etiopiako Tigray eskualdean. Gerra zibila (edo) 2020an hasi zen bertan eta bukatutzat eman ba dezakegu ere, hauskorra da pakea eta liskarrak etengabe lehertzen dira.

– Ezagutu izan dut nik emakumeen kontrako biolentzia bertatik bertara, aurrez aurre. Aipatu izan dizudan nire bizitza ugari horietako batean Perun eman nituen urteak. Bertan gertatzen den familia barruko indarkeria ikaragarria da eta normaltzat hartzen da. Aurrerakoia da Peruko gobernua eta baditu emakumeak babesten dituzten legeak eginak baina tiraderetan daude eta ez indarrean. Perun biktimek entzuten dutenen ohiko leloa 'Isil zaitez eta ahaztu' da. Tigrayen, berriz, beren komunitateek baztertu egiten dituzte gerrak gorputza bortxatua eta arima kasik hilik dituzten emakumeak. Are gehiago bortxaketaren ondorioz haurdun geratu badira. Hain dira minduak ezen janzkera tradizionalak (zapi zuri eder hori buruan...) hil-oihalaz erabiltzen dute, 'ikusezinak' bilakatu arte. Are, guk pandemian erabili izan genituen maskara antzekoekin estaltzen dute begirada, inork errekonozitu ez ditzan.

«'Isil zaitez eta ahaztu' esaten zaie emakumeei. Mundu osoan. Perun Etiopian nola. Ez da hori bidea. Jasotakoaz hitz egin behar da. Eta inork ezin du ahaztu. Ezta etsi ere. Itxaropenik? Bai, baina ez tronpatu, itxaropena ez da etsimendua. Inolaz ere ez»

– Egoaizia gke esfortzu ederra ari da egiten emakume horiek bizitzara ekartzeko berriro. Horren froga, Eibarren den 'Buna, isiltasun ahotsak' erakusketa. Eta sendabideetako bat, emakume horiek beraiek egiten duten kafe zeremonia.

– Erakusketaren egunean Adis Abeban jaiotako Rebeccak, Kultur etxera arrimatu zirenentzako prestatu zuenaren antzekoa. Tigrayekoak ikaragarriak dira bilera horietan, emakume horiek gorde izan duten isiltasuna hautsi egiten delako. Neskak badira, denboraren poderioz, jasotakoaz hitz egiteko kapazak. Bizitza berri batekin amets egiteko ere bai.

– Tigrayen zeundetelarik, Espainiako Lankidetzarako Erakundeak bazuen hitzordua bertako agintariekin ekimen batzuk martxan jartzeko. Bertan behera utzi behar izan zuten bilera borrokak hasi baitzien berriro.

– Etenerraza da oso 2022an lortutako balizko bakea, bai, eta sarri lehertzen dira kontrakoen arteko tirabira armatuak.

– Eta hala ere, itxaropentsu bueltatu zarete handik

– Bai... Badira puntu baikorrak. Esaterako, bueltatzen ari dira ikasleak unibertsitatera. Itxaropena ez da etsimendua. Itxaropena aurrera egiteko indarra da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Heriotzari eta indarkeriari begirada gizatiarrago batez begiratu behar diegu»

«Heriotzari eta indarkeriari begirada gizatiarrago batez begiratu behar diegu»