Hamaika jarduera desberdin Aste Nagusirako

Egitarauak aurreko urteetako ildo beretik jarraituko du, bai Udalak antolatutakoak baita Donostiako Piratenak ere: bazkariak, txarangak, ekintzak, jolasak eta musika eskaintza zabala prestatu dituzte aste osorako

Haizea Furones
HAIZEA FURONESDonostia

Askotariko adin eta jarduerak gustuko dituztenentzako egitaraua prestatu dute, beste behin, Aste Nagusirako. Abuztuaren 10etik 18ra bitartean ondo pasatzeko, aurten, orotara, 30 gune izango ditu festa handiak, 491 jarduera, 101 musika-ikuskizun, 7 kale-antzerki eta 30 kirol jarduera. Ia mila aukera, guztira, ondo pasatzeko. Jaiak larunbatean hasiko dira, hilaren 10ean, Onintza Mokoroak egingo duen kanoikadarekin.

Aurtengo egitarauari dagokionez, aurreko urteetako ildo beretik jarraituko dute, bai Udalak antolatutakoak baita Donostiako Piratenak ere. Egunean zehar askotariko bazkariak, txarangak, ekintzak eta jolasak izango dira; gauez, berriz, musika eskaintza zabala. Aurten ere, hiru musika proposamen ezberdin izango dira gauero: kontzertuak, DJak eta Trinitate enparantzako afari musikatuak.

Aurten, gainera, aste guztian zehar, Donostiako Piratak osatzen dituzten kofradia guztiek egitarau propioa izango dute; hiriko hainbat auzo eta guneetara jai giroa eramango dute horrela.

Temas

Euskera