Fresk-Uda, astearte eta ostegun goizero Intxaurrondon
Egitasmoa 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da
DV
Asteazkena, 9 abuztua 2023, 11:39
Fresk-Uda egitasmoa abuztuko astearte eta ostegunetan goizero izango da Intxaurrondon, Donostia Kulturak jakinarazi duenez, abuztuaren 12tik 19ra izan ezik, Aste Nagusia delako. Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko asmoz abiatu zuen iaz eta 2023an 11:30etik 13:00etara itzuliko da berriro ere 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Bertaratzen direnentzta sarerra doakoa izango da.
Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrei tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko zazkie liburutegiko patioan. «Udan Intxaurrondon geratzen diren familien eskura jarri nahi da baliabide hau, oporretan ere haurtzaroan irakurtzeko ohitura sustatzeko», azaldu dute antolatzaileek. Era horretan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera honekin, modu ludiko eta dibertigarrian hurbiltzen dira literaturaren mundura, liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, dantzaren, antzerkiaren eta mahai-jokoen bidez. Saio bakoitzeko literatura-aukeraketarekin lotuta egongo dira. Eskulanetarako hainbat teknika erabiliko ditugu: pintura, collagea, eraikuntza, etab. Kamishibai, mahaien txotxongiloak eta beste sorpresa asko izango ditugu, guztiak haurren sormena pizteko eta, batez ere, parte har dezaten.
Aurten, Intxaurrondon egoitza duen Mestiza elkarteak dinamizatuko ditu saioak. Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera Intxaurrondo Kultur Etxeko haur liburutegian egingo da.