Borrar

Euskaraz egiteko ohitura jolastuz barneratzeko ekimena

Hiriko parke eta jolaslekuetan burutzen dute 'Parketarrak' ekimena, jolaste hutsarekin, 3-5 urte dituztenak batetik, eta 6-9 urtekoek, bestetik

Haizea Furones

Donostia

Igandea, 31 martxoa 2019, 11:36

Comenta

'Parketarrak' egitasmoaren helburua da haurrek beraien aisialdian euskara gehiago erabiltzeko baliabideak eskaintzea. Hiriko parke eta jolaslekuetan burutzen dute ekimena, jolaste hutsarekin. Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat, batetik, eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik. Urtxintxak dinamizatzen ditu saioak.

Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, antolatzaileen ustez. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da, abestiak eta esamoldeak ikasteko aukera.

Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea edo zaintzailea den heldu batekin parte hartzen dute. Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25 izan behar dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraz egiteko ohitura jolastuz barneratzeko ekimena