Borrar
Artxibiko argazkian, ikasle talde bat Donostiako ikastetxe batean sartzen. LOBO ALTUNA

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzera animatu ditu gurasoak

Osteguna, 1 otsaila 2018, 13:02

Comenta

Makrikulazio kanpainaren hasierarekin bat eginik, Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei. Miren Azkaratek Euskara zinegotziak azpimarratu duenez, haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea da.

"Datorren otsailaren 9an bukatuko da matrikulazio kanpaina eta beste urte batez, datorren ikasturtera begira seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea dute gurasoek. Erabaki horrek duen garrantzia kontuan harturik, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena", esan du.

Donostiaren egoera soziolinguistikoa kontuan harturik egin diren ikerketek eta orain arteko esperientziak erakutsi dute D ereduak bermatzen duela elebitasunik orekatuena. 2011ko Eustaten datuen arabera, 30 urtetik beherako herritar euskaldunak gehi ia euskaldunak %89,07 dira Donostian.

Horrela, Euskara Zerbitzuak euskara jakiteak seme-alabentzat duen garrantziaz eta, hortaz, euskarazko eredua hautatzearen garrantziaz ohartarazi ditu gurasoak. Gutun bidez mezu hori helarazi die aurten seme-alabak lehen aldiz matrikulatuko dituzten 1.525 guraso donostiarrei.

Hamarretik ia bederatzu

Gutunarekin batera, 'Irria' aldizkariaren ale berezi bat banatu zaie, 'Euskaraz ikasi, euskaraz bizi' izenburua duena. Bertan, besteak beste, euskaraz ikasi eta euskara erabiltzearen garrantzia azpimarratzeko komiki, ipuin eta erreportajeak jaso dira, gurasoek haurrarekin batera irakurri eta goza dezaten.

Donostian hamar ikasletik ia bederatzi D ereduan matrikulatzen da eskolan hasten denean. Donostian 3 urteko haurrentzat eskaintza egiten duten 19 ikastetxe publiko eta 26 ikastetxe pribatu edo hitzarmendunetan, D ereduaren aldeko bilakaera etengabea da, eta hori agerian geratzen da azken urteetako datuei erreparatuz gero. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 1992/1993 ikasturtean D ereduan ikasleen %34k ikasi bazuen, 2016/2017 ikasturtean portzentajea %88,2 zen.

Donostiako Udalaren arabera, datuok agerian uzten dute "gurasoek Donostian D ereduaren alde egiten dutela eta beren seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago jakitea nahi dutela". "Zenbat eta hizkuntza gehiago ikasi eta erabili, orduan eta hobeto garatuko ditu beste zenbait gaitasun, eta, kultur aniztasun handiagoaz gozatzeko aukerarekin batera, lan etorkizun zabalagoa izango du. Haurrak euskaraz hazten badira, euskara haiek adina haziko da", adierazi du Miren Azkaratek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzera animatu ditu gurasoak

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzera animatu ditu gurasoak