Ez daukazu zertan behar dituzun tresna guztiak erosi

«Ekonomia kolaboratiboak eta zirkularrak eskaintzen dituen onurak» nabarmendu dituzte 'Gauzateka' delakoaren arduradunek

Haizea Furones
HAIZEA FURONESDonostia

Kontsumitzen ditugun ondasun guztien jabetza beharrezkoa ez den ideia oinarri, 'gauzen liburutegia' osatu dute Donostiako Mundaiz kalean. Kanadan, Erresuma Batuan edo Alemanian izandako esperientzia arrakastatsuetan oinarrituta sortu du Emausek 'Gauzateka' delakoa; gauzen liburutegi baten antzeko ekimena. Etxean izan ohi ez ditugun tresna horiek alokatu daitezke bertan, interneten bidez.

«Ekonomia kolaboratiboak eta zirkularrak eskaintzen dituen onurak» nabarmendu dituzte arduradunek, baita «gizartearen alderdiek eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonen lanbide duinak bilatzeak, proiektuari balio erantsi bat ematen diotela» ere.

Etorkizunari begira «pauso handi bat egitea» suposatzen duela uste dute, eta «ingurumeneko sektorean ere bai, izan ere praktika honek abantailak soilik eskaintzen ditu kontsumoa murriztuz banakoetatik kolektibora pasatuz eta honekin guztiarekin, eragin guztiak, bai sortutako hondakinena eta baita lehengaien aurrezpenarena edo lehengaien isurketa eta efluenteena haien eraikuntza prozesuetan».

Temas

Euskera