Borrar

«Dagoeneko luzeegi doan zerrenda bateko azkena da»

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Donostiako Udalaren errekurtsoaren aurkako epaia argitaratu ostean deitu zuten kontzentrazioa

DV

Ostirala, 20 iraila 2024, 10:17

Comenta

«Dagoeneko luzeegi doan zerrenda bateko azkena» dela salatuz, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Donostiako Udalaren errekurtsoaren aurkako epaia argitaratu ostean kontzentrazioa deitu zuten atzo Alderdi Ederren.

Ebazpenaren bidez, 2022ko udaltzaingoaren hainbat lanpostu egonkortzeko deialdiaren hizkuntza-eskakizuna baliogabetu zuen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Aretoaren erabakia berretsi du eta udaltzainek euskara ezagutzeko baldintza atzera bota. «Udaltzainek euskara ez jakiteak herritarren segurtasuna eta eskubideak arriskuan jartzen ditu», deitoratu zuten. Botere judizialak «abiatutako oldarraldiaren» ondorioz, gainera, oinarrizko eskubide bat urratzen dela nabarmendu zuten, «zerbitzu publikoa gure hizkuntza propioan jasotzea».

Halaber, Donostiako Udalari sostengua eta babesa adierazi zioten epai injustu honen aurrean helegitea jarri dezan, eta azken bururaino eraman dezan euskararen normalizazioaren aldeko prozesua.

Elkarretaratzean euskalgintzako ordezkariekin batera izan dira ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak eta udaleko hainbat ordezkari, EH Bildu eta EAJ alderdietakoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Dagoeneko luzeegi doan zerrenda bateko azkena da»

«Dagoeneko luzeegi doan zerrenda bateko azkena da»