Euskararen Egunak hizkuntzaren ahozko transmisioak familia barruan duen garrantzia azpimarratu nahi du
Asteazken hontan ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta Donostiako Udalak ekintza ugari antolatu ditu honen harira
El Diario Vasco
Martes, 2 de diciembre 2014, 07:58
Aurtengo leloak (Euskara, etenik ez duen haria) hizkuntzaren ahozko transmisioak familia barruan duen garrantzia azpimarratu nahi du.
Hala, egun honetarako antolatu diren ekitaldien artean azpimarratzekoa da San Telmo museoan eguerdiko hamabietan egingo den belaunaldien arteko mintzodromoa. Beste mintzodromo bat ere antolatu da Larratxoko kultur etxean, hau goizeko hamaiketan. Horrez gain, egunean zehar filmak eta hitzaldiak eskainiko dira hiriko kulturgune ezberdinetan. Horien artean bat nabarmentzekotan, Martuteneko Etxarriene kultur etxean egingo dena. 'Emakumea eta Kirola' abiapuntu hartuta, Ohiane Kortazar atletak parte hartuko du arratsaldeko hiruetatik lauetara. Eta San Telmo museoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Asier Altuna zuzendariaren Kimuak filma eskainiko da.