Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aurreko edizio bateko parte-hartzaileak.
1.600 ikaslerentzako sei bertso saio Donostian

1.600 ikaslerentzako sei bertso saio Donostian

26 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6 mailetako ikasleek hartuko dute parte ekimenean

Miércoles, 5 de diciembre 2018, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako 26 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6 mailetako 1.600 bat ikasle joango dira bertsolari profesionalek eskainitako saio bat entzutera abenduan zehar. Haur gehienentzat bertso saio batera doazen lehen aldia izango da. Hain zuzen, Aitor Mendiluze eta Maddalen Arzallus bertsolariek eskainiko dituzte saioak.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan garatzen du 'Gu ere bertsotan« egitasmoa, ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak diruz lagunduta. Bertsolariak ikastetxeetara joaten dira eta haurrekin batera bertsogintza lantzen dute. Ekimenak arrakasta handia du gaztetxoen artean, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Hala ere, haur gehienak ez dira inoiz bertso saio batean izan, bertsolaritza eskolan landu arren. Hori dela eta, bertso saio horiek antolatzea erabaki zuen Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Gainera, ikasleak gai jartzaile lanetan aritzen dira eta Mendiluze eta Arzallus bertsolari-irakasleek haien aginduetara abesten dute.

Horrela, astearte honetan bertan, hiru saio izan dira Lugaritz kultur etxean, 09:30ean, 11:00etan eta 15:00etan, Igeldo, Jesuitinak, Santa Teresa, Sto Tomas, Amassorrain, Jakintza, Larramendi, Katalin Erauso, Ibai, Axular eta Ekintzako ikasleentzat.

Halaber, abenduaren 10ean, Mundaiz, Claret, La Salle, Summa, Aitor, Ikasbide, Maria Reina, Arantzazuko Ama eta Orixe ikastetxeetako ikasleak izango dira Egian eskainiko diren saioetan, 09:30ean eta 11:00etan, eta egun berean, Altza, Herri Ametsa, La Anunciata, San Luis-La Salle, Intxaurrondo eta Herrera ikastetxeetako ikasleak izango dira Larratxon, 15:00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios