Borrar
Bost penaltiak

Zaleen omenaldia, gustukoena

Lunes, 19 de mayo 2025, 02:00

  1. 1

    Omenaldi laburra; besarkada luzeak jokalari eta zaleekin

Europarako atea itxita, Imanolen agurra izan zen atzo albistea. Bere izaera eta ibilbidearen isla izan ziren oriotarrak Anoetan igaro zituen azken minutuak. Labur joan zen omenaldi ofiziala; luze, aldiz, zaleei eskainitako denbora.

  1. 2

    Sufrimendua ohi bezala, garaipena azkenean

Lehenetik bigarrenetik baino gehiago egon da denboraldi honetan Anoetan eta Portuk gola sartu zuenean ere 'betikoa' pentsatuko zuen batek baino gehiagok, Realaren hirugarrena ez baita maiz ospatu. Ordutegiak direla, jokoa dela, hutsune asko ikusi dira harmailetan. Ilusioa itzul dadila hurrengoan.

  1. 3

    Etorkizuneko zimenduen aldarrikapena

Taldearen etorkizunak ez diola lorik galarazten esan du Imanolek. Atzo bi gaztek bere lekua aldarrikatu zuten gola eginez; eta Turrientes ere saiatu zen bere denboraldi gazi-gozoa halaxe amaitzen. Atzeko lerroan, berriz, esperantzarako arrazoiak utzi dizkigu Martinek. Izan gaitezen baikorrak gu ere.

  1. 4

    Zenbatek esango zuten agur atzo?

Ofiziala bakarra bada era, denboraldi amaiera honek agur gehiago utziko dizkigula segurutzat ematen da. Azken asteetan izen ugari dabiltza bolo-bolo eta Bretosek lan eskerga izango du taldea osatzen. Datorren urtean Europan ez egoteak erakargarritasuna kentzen dio proiektuari.

  1. 5

    Madrilera egindako azken bisita ahaztarazi

Sailkapenaren presiorik gabe, Real Madriden aurka ongi lehiatzea baino ez zaio geratzen taldeari, Urrezko Botaren bila doan Mbappéri bidea zaildu eta denboraldia ahal den txukunen amaitzea. Pena, aurten 8.a ere Europara doala jakinik...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaleen omenaldia, gustukoena

Zaleen omenaldia, gustukoena