Aste Santuko oporretan, gozatu Euskal Herriaz
Gaurko erreportaian, Gipuzkoatik kanpo egin daitezkeen plan interesgarrienak proposatuko ditugu. Adi egon!
Sinestezina badirudi ere, Aste Santuko oporretarako lau aste besterik ez dira falta. Testuinguru pandemiko honetan, gutako asko Euskal Autonomi Erkidegoan geratuko gara eta hori dela eta, bertakoaz gozatu ahal izango dugu.
Hurrengo minutuetan, Araba eta Bizkaian -Gipuzkoatik kanpo- aurki ditzakegun museo, jatetxe edota familia plan bikainak aurkeztuko dizkigu Garbiñe Martijak, 'Noaoa Bidaiak' agentziako zuzendariak. Adi gaurko 'euskal tour'-ari.