Secciones
Servicios
Destacamos
Txikitan, ezagutu nuen bigarren eskola katolikoan (buruan fantasiazko zapi zuri almidoiztatua zeramaten bertako mojek) urtero ospa-tzen zen zalapartaz DOMUND izena zuen gertakizuna, misioei eta misiolariei zuzendutako diru bilketa, mundu osoa katoliko bihur zedin. Banatzen zizkiguten eltzeitsu metalikoak eta diru emaileen paparrean kokatu behar genituen papertxoak eta kalera irteten ginen, eskean, kalez kale.
Ez dut goiko lerrootan aditza ondo erabili. Guri, ahizpari eta niri, ez zizkiguten eltzeitsuak banatu, gure aitak ez zigulako baimenik eman. Kontatu genionean ze abenturatan hartu behar genuen parte, nola ibiliko ginen kalez kale misioetako dirua biltzen eta aitak esan zuen bere alabak ez zirela, inondik ere, kalez kale diru eskean ibiliko. Ez genuela ezer misioen kontra, alderantziz, baina ez ginela diru eskean ibiliko.
Berriz ere salbuespen izatea tokatu zitzaigun, gure eskolakide gehienen-tzat zilegi zena, are gehiago, pozgarri, ez zelako baliagarri guretzat. Hor ibiltzen ziren gure adiskideak, binaka, kaleetan misioetako dirua biltzen. Zehazkiago, 'txinitoak' kristautzeko lagundu behar zuen dirua biltzen. Horrela esaten ziguten, 'txinito'ak.
Are gehiago, kalean ibili gabe ere diru jakin bat ematen bazenuen kausaren alde, bataiatutako txinitoari zuk aukeratutako izena jarriko zioten bataiatzerakoan. Apuntatu eta guzti egiten zuten izena zerrenda batean. Diruak ez zituen bermatzen balizko haurraren eskola edo osasun kontuak, zuk aukeratutako izena jartzen zioten eta kito. Auskalo non bukatuko zuten zerrenda haiek.
Ez genuen izendatze horren frogarik inoiz jaso eta gaur, txinar baten izena entzuten dudan bakoitzean, ez dut «gure» izenen arrastorik ikusten, ez kirolarien, ez artisten ez agintarien artean. Ez dute izentzat Arantxa edo Koro edo Antxon. Eskerrak guk ez genuen txinitoak gure izenekin bataiatzeko eskubidea erosi, ez eskaintza iruzurtzat har-tzen genuelako, baizik eta gurean dirua ez zegoelako luxu horietako. Erreza-tzea, berriz debalde zen.
Ez dakit nola dagoen gaur Txinan katolikoen indarra, baina orain ez zaio inori burutik pasatzen txinatarrek gure laguntza behar dutenik, ezertarako. Egunotan frogatu dute, berriz ere, inperioaren burmuina bera arriskuan jartzeko gauza direla, zerekin eta munduaren etorkizuna omen den adimen artifizialarekin.
Agian gure seme-alabek laster izen txinatarrak izango dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.