Borrar
Egin kontu

Uribe

Eta zuk non egon nahi duzu herri honetan hil, zauritu, mehatxatu, torturatu, jazarri, eta kanporatu dituztenen minak presente jarraitzen duen honetan?

Jueves, 19 de junio 2025, 02:00

E skerrik asko zeure-zeureak dituzun bizipen, emozio eta lurrikarak herritar guztiokin partekatzeagatik. Eskerrik asko herriari bota diozun hordagoarengatik. Bazen garaia. Norbaitek egin behar zuen, eta zuk egin duzu: euskal herritar bakoitzari bigarren pertsonan, zuzen, argi, idatzi. «... beraz nire historia ezagutu eta modu batean edo bestean konektatu baduzu, edo besterik gabe, nire alboan egon nahi baduzu, egun horretan parte hartzera gonbidatzen zaitut. Nahi duzun modura, bizikletarekin igoeraren bat konpartituz, edota besterik gabe, besarkada bat ematera gerturatuz. Benetan, ongi etorria izango zara».

Eta orain zer egingo dugu? Urtetan, isiltasun zirimola bat aitzakia, biktimei bizkarra eman dien herria da gurea. Isiltasun horrek, ordea, ezin modu ederragoan kraskatu du errealitatea. Minik latzena sufritu duen pertsona bat oraindik ere biktimenganako hurbilketa irmo eta bateraturik egin ez duen herriari sekulako gizatasun oparia egiten ari zaio. Herri maitea, geure kabuz egiteko gai izan ez garena egiteko aukera erraztu digu Ibaik. Ez diogu hutsik egingo, ezta? Ibairi ez, baina geure buruari ere ez, ezta?

Eta zu non zeunden herri honetan herritarrak hil, zauritu, mehatxatu, torturatu, jazarri eta kanporatzen zituztenean? Galdera horren bueltan bizi da lotsagorri aita-ama-irakasle-politikari-igeltsero-dendari-abokatu-herritar asko. Ez, gaztetxoek ez dute ulertzen. Hori ere bada transmisio ezaren ondorioetako bat: iraganarekiko lotsa. Iraganari atximur, ezin diogu askoz gehiago egin, baina...

Eta zuk non egon nahi duzu herri honetan hil, zauritu, mehatxatu, torturatu, jazarri eta kanporatu dituztenen minak presente jarraitzen duen honetan? Heldu eskutik begiak arranpalo, sinesgaitz begiratzen dizun haur-gazte-gaztetxo horri, eta segi uztailaren 14an Mandubiko mendateko maldetara. Han izango duzu Ibai Uribe, ETAk duela hogeita lau urte aita hil zion herritarra. Mikel Uriberen semea. Han izango duzu Mandubiko aldapetan gora eta behera, berea bai, baina denona egin duen erronka betetzen. Bidea berak egin du, pausoa ematea guri dagokigu. Eta, maitea, ez utzi hurrengo baterako, aukera hoberik ez baituzu izango.

Eskerrik asko, Ibai. Egunak daramatzat zure hitzak irakurri eta berrirakurtzen. Egunak daramatzat zure hitzetan negar egiten. Ez izan zalantzarik, bazara aske eta zoriontsu bizitzeko gai. Ez dizut besterik opa. Banderez baino, besarkadez bete daitezela Mandubiko errepide bazterrak. Ni ondoan izango nauzu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uribe