Borrar
Egin kontu

Txerrikia

Mikrofonorik ozenenak dituztenek zergatik isildu behar duten, inor ez dela izan eta kitto

Osteguna, 20 ekaina 2024, 00:05

Comenta

Ikasturte bukaerako bileran, bi urtez Elederren andereño-tutore izan denak esan digu gorputz heziketako irakasleak semeaz esan duela txerrikia bezalakoa dela, dena duela aprobetxagarri. Zoragarria iruditu zait alderaketa, esateko modua eta esan duenak esan nahi duena. Muxu handi batekin, irri ttiki artean, joan natzaio andereñok esandakoak kontatzera eta bueltan erantzuna, ea hori ona al den. Eta ama bla, bla, bla hasi da, edozein testuinguru baliatzen baitu hausnarketarako, solaserako, harago joateko. Gaitasuna, aktitudea, jarrera, konpromisoa, besteekikoak, norberarekikoak, zirkuluak ertz asko dituela eta gorputza heztea ez dela zoro-zoro korrika egin eta baloiari ostikoka aritzea soilik, buruarekin gola sartzea ere garrantzitsua dela. Eta emateko muxu, oso harro nagoela-eta berarekin. Eta muxuarekin arrapaladan bota dit «Ama, badakit ez zaizula pistolaren kontua gustatzen, baina erosiko ur-pistola bat eskolako ur-festarako?». Txerrikiarena, Eleder, gogoratu txerrikiarena. Eta hor geratu da zintzilik solas-hausnarketa, gehiegizko plastikoa, jarrera oldarkorra («Ama, ura da eta!»), laguntza psikologikoa behar duten Palestinako milioi bat ume zerekin eta zertan jolasten ote diren...

Gaitasuna, aktitudea, jarrera, konpromisoa, besteekikoak, norberarekikoak... gune eta une oroko kontuak dira. Espazio eta denbora mugarik behar ez luketenak. Kylian Mbappé futbolari frantziarrak Frantzian gora-gora-gora egiten ari den eskuin-muturraren inguruko adierazpenak egin ditu herritar orori eta, batez ere, herritar gazteei bozkatzeko deia eginez. Eurokopa betean Eurokopa bera baino kontu garrantzitsuagoak badirela azpimarratu du prentsa-aretoan. Txerrikia. Futbolaria futbolaria eta soilik futbolaria den, futbola politika ote den, futbola zer eta politika zer ote den, erreferenteak non eta zertarako diren. Bueltan, Unai Simon Athleticeko jokalariak futbola futbola dela eta futbolariari politikaz aritzea ez dagokiola adierazi du. Txerrikia, Unai. Futbol-zelaia oso-oso-oso politikoa ez ote den, nekez ezer politikoagorik, mikrofonorik ozenenak dituztenek zergatik isildu behar duten, inor ez dela izan eta kitto. Atezainak dena badu aprobetxagarri, are atezain hobea izango dela. Ai, Simon, Simon, Simon, atepean, atepean, ai, Simon, Simon, Simon, atepean hor konpon! Eta kontua da ezeri eta inori ez geniokeela Hor konpon! esan behar, buruarekin sartzen ez ditugun gol guztiak bueltan sartuko baitizkigute bestela, ostikoka. Frantzian, Palestinan edota Errezilen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txerrikia