Borrar
Egin kontu

Minotauroa

Tristea da datorren urteko egunkarietako lerroburu eta iritzi emaile jakinekzer esango duten urtebete lehenago asmatzeko gai izatea.

Osteguna, 28 abuztua 2025, 02:00

Comenta

Uda buelta honetan eztabaidak bere horretan korapilatu zaizkigu beste behin. Beste askoren artean zezenen, zezenketen, ikusle kopuruaren, alderdi politikoen, erabakitzeko eskubidearen, tranpen eta koherentzia faltaren ingurukoak. Urtea joan eta urtea etorri, plaza batzuk hustuago eta beste batzuk beteago daude. Urtea joan eta urtea etorri, iritzi, argudio, arrazoiketa eta aurpegiratze berak entzun eta irakurtzen ditugu. Batzuek barre egiten diote gaiari eta beste batzuek ere bai. Euskaldunok, zerbait bagara, aspergarriak ere bagara. Ez dakit nola ez digun lotsarik ematen zenbait korapiloren hutsaren hurrengo askatze ahalegin errepikakorrak. Zenbat kostatzen zaigun ahoa zintzoki zabaldu eta erabiltzea eta behar denetan ixtea. Zezenzaleak garenok, alegia, zezenak hondarretan gabe belarretan nahi ditugunok, eskertuko genituzke zuriketarik gabeko erabaki serioak. Tristea da datorren urteko egunkarietako lerroburu eta iritzi emaile jakinek zer esango duten urtebete lehenago asmatzeko gai izatea. Oso tristea da eztabaidek denboran salto egin eta bere horretan jarraitzen dutela ikustea. Labirinto batean, zoro-zoro, norarik gabe, aurrera eta atzera egitea. Lotsagarria.

Labirintoak. Kreta uharte greziarreko Knosos hirian eraiki zuen bat Dedalo arkitekto eta artisau trebeak duela 4.000 urte gutxi-asko, norarik gabeko pasabide aldrebesez betea. Giza haragia baino jaten ez zuen Minotauro munstro basati arriskutsua bertan zokoratzeko eraiki zuen propio. Zezen burua eta gizon gorputza zuen Minotauroak, Pasifae erreginaren eta zezen zuri eder baten semeak. Asterion izena jarri zion amak. Urte luzez, urtean behin, Minotauroaren bazka izango ziren zazpi gizon eta zazpi emakume sartu zituzten labirintoan, harik eta Teseo heroiak gizonkote-zezenkotea mendean hartu zuen arte.

Pasa den astean Kantabriako Villapresente herriko labirinto ikusgarri, bizigarri eta zirraragarrian izan ginen. Sartu ginen eta atera ginen, itsu-itsu bidea nondik nora egin genuen arrasto handirik gabe. Berrogeita bat minutu behar izan genituen Minotauroari iskin egin eta kanporako bidean arnas hartzeko. Burua nahasteko. Eta gorputzari eusteko.

Ariadnak emandako hari mataza bati esker atera zen labirintotik kanpora Teseo Minotauroa hil eta gero. Estrategia bat. Estrategia argi eta sinple bat. Hori baino ez da behar zezenari baino geure buruari e torero egiteko. Finean hori baita labirinto bat, geure buruarekin tranpatan aritzeko borroka-lekua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Minotauroa