Secciones
Servicios
Destacamos
Gaur astebete, Aritz Otxandianok bere etxeari eraso egin ziotela salatu zuen. Bi bengala etxeari zanpa eta zanpa. Aritzi egin diote eraso. Aritzen inguruari. Berehala goratu dira elkartasun ahotsak irmo eta argi, eta aho batez adierazi da eragindako kaltea eta mina justifikaezinak direla. Berdin dio nor den Aritz, zer egiten duen eta zer pentsatuz oheratu eta jaikitzen den. Ez dadila berriro halakorik gerta. Halakorik egin dutenek izan dezatela isolamendu erabatekoa. Isolamendu sozial, politiko eta instituzionala. Halakorik egin duena, oheratzen denean, bere baitako hausnarketa isilean (denok berdintzen gaitu une horrek, ezta?) senti dadila hutsaren hurrengo. Indarkeriaren erabateko deslegitimazioa oinarri eraikitzaile gisa landu ez duen herriak (banako arduratsu bakoitzaren multzo bateratuak) halakoak presente izateko arrisku handiagoa izango du. Lana dago eta dugu egiteko, eta ez gutxi gainera.
Pasa den igandean, Ordiziako alkate den Adur Ezenarrok bere etxera bideko bidegorrian bere aurka eginiko pintada homofoboaren berri eman zigun. Adurri egin diote eraso. Adurren inguruari. Marika ero bat dela idatzi diote. Irrigarria dirudi. Eta da. Erridikulua. Halakorik egin duenak senti dezala isolamendu erabatekoa. Sentitzen ez duelako egiten baitira halakoak. Halakorik egin duena, oheratzen denean, bere baitako hausnarketa isilean (konplikatua da une hori, ezta?) senti dadila ustel egin duenagatik. Eta izan dezala inguruan egin duena aztertzen lagunduko dion esku bat. Helduleku bat. Pintada egin duenak. Lana dago eta dugu egiteko, eta ez gutxi gainera.
Gaur maiatzak 1. Bai, lana dugu egiteko eta ez gutxi gainera. Gizarteak inoren eta ezeren menpekotasunik gabe, bere kasa, zentzuz eta konpromisoz, argi egingo badu, lana erruz bai, baina, batez ere, erraz egitea dagokigu. Hitz-zerrenda luzeko lan eta proiektuak jartzen ditugu martxan txiki-txikitatik ostadarrak ondo eta koloretsu marrazten ikasteko. Ostadarraz hitz egitea ahazten zaigu ordea. Euria aztertu eta eguzkia nola sortu ikertu ezean, Aritz kabroi bat, Adur zerri bat eta gainerakook kakaren konplize izango gara.
Argiak atximur egin zigun astelehenean. Burla moduko bat. Argiak astindu egin gintuen. Ohartarazi. Ostadarrik ez dela euri hutsetik. Eta eguzkia marraztea konpasarekin zirkulu bat egitea baino errazagoa dela. Errazagoa behar lukeela. Baina hori lana dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.