Borrar
Egin kontu

Komunikazioa

14-17 urte. Gutxiago balituzte ere. Komunikazioa. Nik beldurra sentitu dut

Jueves, 8 de mayo 2025, 02:00

Urduri esnatu dira. Eta aldi berean pozik. Batzuk haserre. Oso haserre. Kezka ere badute. Ez txikia gainera. Batzuek nola-hala gosaldu dute. Beste batzuek ezer ez. Bakarren batek komunean behera bota du jan nahi izan ez duena. Askotan ez da jakiten zer egin zilborra korapilatzen digun herensuge horrekin. Su emango lioke batek baino gehiagok une horretan sukaldeari, etxeari eta munduari. Gehienen maletetan ez da kabitzen egoerak eragiten duen ezinegona. Lehertu egin da egoera familia-nukleo batean baino gehiagotan. Hain justu ere etxetik ateratzeko unean. Une kritiko horretan. Desorekak estropezu egiten duen momentuan. Kris-kras hautsi da kristala; hain zegoen erortzear. Aurreikus zitekeen. Eta, hala ere. Hatz erakuslearekin bultza egin dio auskalo nork. Nor izan da?

Agur esaten ere ikasi egiten da. Askok agur esan dute. Eta kitto. Lurrera begiratzea hautatu dute gehienek. Inor gutxik eman dio masailean musu lagundu dionari. Besarkadaren bat. Bizkarrekoa. Ondo pasa. Zintzo ibili. Jator. Maite zaitut txiki-txiki-txiki-txiki bat entzun da han urrutian. Burua lepoaren azpitik makurtu du batek baino gehiagok. Agur. Hori ere ez batzuek. Autobusean elkartu da taldea. Leihotik kanpora inork ez du begirada luzatu. Non geratu da umetako xalotasun hura? Autobusaren leihoko kristala zeharkatzen zuen begirada hura?

Botaka poltsan barrura. Usaina. Bat hasten bada, beste bi atzetik. Barru-nahaste guztiari gehitu zorabioa. Eta hor doa, herensugea zilborretik ezin eta eztarrian kanpora. Ag batek. Ze nazka besteak. Autobus barneko giroa itxi-itxi-itxia da. Autobusetik kanpokoari inork ez dio erreparatzen. Zergatik dira bide batzuk hain luzeak?

Iritsi dira. Elkar ezagutzen ez duten hamalau-hamazazpi urte arteko hogeita bost gaztetxo. Lau egun igaroko dituzte elkarrekin. Udalekuak, noiz eta uda itxurarik ez duen apirilean. Esertzeko eskatu die arduradunetako batek. Eseri egin dira. Jartzeko zirkuluan. Eta asmatu dute nolabait matematika egiten. Denak denen bistan. Inor ez dadila ezkutuan gera. Hizketan hasi dira. Aurkezpenak, barreak, lotsak. Hitza pasa diote elkarri. Eta kras, iritsi da galdera: Zu zergatik etorri zara? Erdiek baino gehiagok: ni behartuta etorri naiz. Erdi horien artean erdiek baino gehiagok: niri izena eman ondoren esan didate etorri behar nuela.

14-17 urte. Gutxiago balituzte ere. Komunikazioa. Nik beldurra sentitu dut.

Fikzioa izan zitekeen. Errealitatea da. Errealitate kezkagarria. Eta ardura beste behin tantatzatzan.... helduena. Lotsagarria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komunikazioa