Borrar
Egin kontu

Esku

Gure esku dago Beasaingoa bezalako (balioko luke kakazaharra esateak?) kakazaharra ez gertatzea

Jueves, 12 de junio 2025, 02:00

Gaur, zuzenean, harira. Ez itzuli eta ez mitzuli. Literaturak eta literatura ponpoxoak beti behar luke presente, baina gaur ez zait ateratzen. Ezinegona. Lotsa. Haserrea. Pasa den astean Beasaingo festetako txoznagunetik bi pertsona kanporatu zituzten (nork nor eta gainerako guztiak. Aztertzekoa, betiko moduan, zer gertatzen den gainerako guztiekin). Bi pertsona. Polizia, udaltzain, agente... Bi langile. Bi pertsona. Eta hasi da hitz eta argazki festa. Komunikabideetako orrialdeak betetzeko bazka. Udalak adierazpena kaleratu du, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos alderdiek sinatua. Lehen orduetan EH Bildu isilik. Arratsaldean zabaldu da haien agerraldiaren berria. Hitzak eta talde argazkia. Hitzak komatxo artean, hitz etzanak eta parentesiak. Bai baina eta. Aho batez eta aho betez, nekez. Biharamunean, argazki eta guzti, EAJ berriro azaldu da lehen esanak berrestera. Herria galdezka hasi da. Zergatik denak batera ezin. Herriak marmar egin du. Ez dago eskubiderik. Herria ez da kalera atera. Inork ez daki nork egin beharko lukeen deialdia. Herriak festan jarraitu du. Agian ez da hainbesterako. Bi pertsona. Bi langile. Polizia, udaltzain, agente. Izan zitezkeen igeltsero. Edo irakasle. Baina ez, adiskide, polizia, udaltzain, agenteak dira. Eta horregatik kanporatu dituzte. Bi pertsona. Beraiek ere festa egin nahi zutenean. Horri festa dei badakioke.

Egun gutxiren buruan gure esku dago egin du oihu Bilbok. Indar handirik gabe, esan dute batzuek hurrengo egunean. Bozeramaileek adierazi dute euskal gizarteak borondate argia erakutsi duela Bilboko mobilizazioaren bitartez. Eta niri galdera batek egin dit kili-kili. Ea zergatik ez zaion inori bururatzen mikrofono irekian esatea, publikoki, ozen, ahotsa ondo goratuta, garrasika, gure esku dagoela Beasaingoa bezalako (balioko luke kakazaharra esateak?) kakazaharra ez gertatzea. Eta behin gertatuta, gure esku dagoela bidegabekeria horri aurpegira begiratu eta erantzun lotsagarririk ez ematea.

Halako ekimenetan, zerbait errepikatzen bada, etorkizuna da hori. Etorkizuna gure esku dago. Etorkizuna eraiki behar dugu. Bai, horixe. Zalantzarik gabe. Hobe genuke, ordea, iraganaren burujabe bagina. Egotekotan iragana dago gure esku. Egitekotan iragana egin dezakegu. Oraindik ere. Iraganari zor diogunari itsupasa egiten badiogu, iraganeko ajeei isilgor egiten badiegu, Beasaingoa bezalako kakazaharrak errepikatuko ditugu. Eta ez esku eta ez buru, horrela nekez eraikiko da etorkizunik. Eta herririk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esku