Borrar
Egin kontu

A20

Badakizue, maite-eder horiek, hutsean gogoratzen duguna gertuago dago ahanzturatik eta ahazten dena... Ez dut jarraituko, ezta?

Asteazkena, 19 azaroa 2025

Comenta

Nagia eragiten dit zutaz idazteak. Zutaz. Ez dakit nahiko ideia bilduko ditudan; hotz-hotzean pentsatzen jarrita, ez dakit ezer askorik ba ote dakidan zutaz. Eta marka da gero! Zutaz diodanean zure zera guztiaz ari naiz. Zure zureak bost axola baitzaizkit. Zure zera jarri nahiko nuke erdigunean. Izendatzea eta definitzea batere erraza ez den zure zera guztia. Sufrimendua esaten zaio. Zapalkuntza. Bizitzak berarekin dakarren edertasun guztia kakaztea. Baina uste dut hitz bat falta zaigula zure zera zehazteko. Eta badakit, hitzak hitz dira, baina nori berea. Gaur azaroak 20 ditu eta ez dakizu nolako nagia eragiten didan zutaz idazteak. Eta aldi berean, sentitzen dut badagokigula zerbait egitea. Memoria gogoratzea baino, memoria hausnartzea, adibidez.

Oraintxe dudan lantokia dudalako, eta hori nire zortea, gainerakoan, jartzen naiz ni goi mailako ikasketak dituen berrogei urteko herritar gazte baten tokian, eta ez dakit ezer askorik ba ote dakidan zutaz. Uste dut, eta usterik gabe, ez dela asmatu. Ez dela ondo egin. Gaizki egin dela, alegia. Nik ez dakit zergatik izan behar dudan buruko txoko batean gordea zu erridikulizatzen zaituen kanta-letra bat. Ez dakit nork, noiz eta ze testuingurutan irakatsi zidan, baina urte mordoxka baten ondoren, aizue, hortxe jarraitzen du zu irrigarri eta kantari hau are irrigarriago uzten. Emazteak Arielekin garbitzen dizula eta ipurdi zuria duzula esanez kanta eta errepika, kanta eta errepika. Ba, horixe kantatu ziguten eta beste zertxobait kontatu. Baina ezer askorik ez. Eta gu kantarekin geratu ginen eta beste zerbait gutxi horrekin ez. Susmoa dut txiste bat zarela askorentzat. Eta horrela, horrela higatzen du denborak memoria esaten duten hori. Gogoratzera mugatzen dugun memoria. Eta badakizue, maite-eder horiek, hutsean gogoratzen duguna gertuago dago ahanzturatik eta ahazten dena... Ez dut jarraituko, ezta? CISen azken datuen arabera, 18-24 urte bitarteko gazte espainiarren %20k diktadura frankista positiboa izan zela irizten du. Ba, ez bada ongi egin eta ez bagara ongi egiten ari, aitortu eta estrategiaz aldatzea dagokigu. Baina estrategia horrek badu giltzarrapo pisutsu bat: denbora. Eta ez naiz ihesi joandako denboraz ari, eskaini beharrekoaz baizik. Ikastetxeetan eta etxeetan ez zaio denborarik (duina, kalitatezkoa) eskaini iragana pentsatzeari. Eta iragana pentsatu egin behar da. Hausnartu eta sentitu.

Asko aipatzen zaitugu eta gutxi hitz egiten dugu zutaz. Gutxiegi zure zeraz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco A20