Borrar

Euskara, taburik gabe

Editorial ·

Ostirala, 3 abendua 2021, 06:38

Comenta

Euskararen Nazioarteko Egunak ezaugarri saihetsezin bat dakar aurten. Euskararen erabilera eta erabiltzen denaren kalitateak atzera egin dutela azken urteotan. Berria bailitzan hezkuntza sistemaren etekinek agerian utzitakoa. Bada uste duenik euskararen oztopoak marko juridiko-politikoari dagozkiela, eskubideak hizkuntzarenak izango bailiran eta ez hiritarrenak. Bada uste duenik baliabideek egin dutela huts, ahantziz orain arte egindako inbertsio eta gastuak ez direla izan behar bezain efizienteak. Eta, hain zuzen horrexegatik, bada beste estrategia baten beharra aldarrikatzen duenik. Baina inork ezin du eskaini soluziobide zehatzik euskararen erabilera eta erabiltzen denaren aberastasuna hobetzeko. Are gutxiago uste bada serieak derrigorrean euskaratzearekin etor daitekeela miraria. Ahalegin instituzionalen eta sozialen gaindi jarri da hiritarren isileko hautua. Horregatik, euskara taburik gabe bizi behar da. Pentsatuz legedia egokitu ahal izango litzatekeela, baina legediaren bidetik. Nork bere eginaz hezkuntzan elebitasun simetrikoaren utopiak ezagutza eta trebezia muga ditzakeela. Edo aitortuz diglosia giza fenomeno bat dela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara, taburik gabe