Borrar
Bai Horixe

Emakumeon janzkera

Itunpeko eskola erlijioso batek debekatu egin die gona neskatoei

Astelehena, 2 urria 2023, 02:00

Comenta

Nire belaunaldiko emakume askok, baita gaztexeagoek ere, gogoratuko dituzte soinean zeramaten edo eraman nahi zuten arroparen inguruko borroka. Nola zen pentsaezina gaztetxotan eta gaztetan kalera fajarik gabe ateratzea, nola zituzten debekatuak galtzak, ez bazen mendirako, nola ezin zituzten kalean zangoak galtzerdirik gabe eraman, nola estali behar zuten ilea elizarako eta zer nolako iraultza izan zen jendaurrean belaunak begi bistan uztea.

Egia da borroka xelebre horietan, guraso gehienekin batera, eliza katolikoak eta haren atzaparrak antzematen zirela mundu bazter honetan. Baina horrekin batera emakume askoren kontrako jarrera ere nabarmendu zen, ni ez naiz ausartzen, beraz, zuk ezin duzu, nik amore ematen badut, zuk berdin, lotsagabe.

Bai, aspaldiko kontuak dira baina, oraindik ere, eztabaidagarri da emakumeon arropa, ez bakarrik Ekialde urrun edo hurbilean, baizik eta hementxe bertan. Egunotan eztabaida bitxi bat plazaratu da, batez ere Granadan, baina oihartzuna duena are Euskal Herrian, zehazkiago, Bilbon.

Itunpeko eskola erlijioso batek debekatu egin die gona sei urtetako neskatoei. Bai, gona. Aurtengo ikasturtearen hasieratik, sei urtetako neskek, nahi-ta-ez galtzak eraman behar dituzte eskolara. Ez edozein galtza, ez dute bakeroak edo likrazkoak balio, bertako uniformeak agintzen dituztenak baizik, eskola uniformeduna baita. Janzkera bera neska eta mutilentzat eta hori aurten neska txikientzat eta berdin aurrerantzean koskorragoentzat.

Emakumeoi galtzak debekatzen zizkigutenak, galtzak bekatuzko zituztenak, orain kontrako bidean doaz. Eta guraso batzuk erabakiaren aurka azaldu dira, noski, askatasunaren ikusmolde zehatz baten izenean. Eskolak adierazi du erabakia ez dela bertakoa, kate bereko eskola guztiena baizik eta arauaren arrazoia erosotasuna dela, azken batean, pedagogiaren tresna, ez moda eta ez dutela atzera egingo.

Noski, adierazpen horietan ez dago autokritika izpirik. Ez dute esan lehen neskei galtzak debekatzen zizkietela eta orain ulertu dutela oker zeudela. Autokritika oinezkooi eskatzen zaigu, ez erakundeei, are gutxiago hamarralditan ahalguztidun izan diren erakundeei. Erakunde horiek beti dira arrazoi osoaren jabe, gauza bat defenditzen dutenean nahiz kontrakoaren alde egiten dutenean. Arrazoi osoa, besteontzat izpirik utzi gabe.

Zer nahi den, askotan gertatzen da eztabaidagai emakumeon janzkera, oso gutxitan gizonezkoena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeon janzkera