Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Danentzat feria txarrik ez

Musu-estalgarriei esker, aoa konpontzen ere bagabiltza adiñekoak, disimulu ederrean. Ni ere bai. Alegia, neure itsusi-aldia ezkutuan pasako diat.

Osteguna, 10 martxoa 2022, 18:53

Comenta

Musukoagatik jardungo gera gero. Aag! Noiz lagako diagu muturreko aspergarri au?

Zer diote esaera zaarrek? Ai, mutillak! Zerbait nai duenak sufritu egin bear. Zerutik mana erortzea ere bukatu zala. Bost arrai eta bost ogirekin ezkontza bat zerbitzea ere bai. Baiña berriro diot: danentzat feria txarrik ez. Ori ere esaera zaarretan bait dago.

Onezkero, antzeman didazue. Gure baserritarra gaur ere txantxa-giroan zetorrek. Bai eta ez. Txantxa-giroan itz egitea eta txantxa egitea iñoiz ez dira berdiñak. Txantxa-giroa doiñua da, nere ustez. Bertsotarako ere doiñuak eta doiñuak daude. Doiñua apaingarria dalako. Bizigarria irakurlearen-tzat eta ikusentzuleentzat.

Musukora itzulita, garai batean telebistan ikusi zenbait naziotan kalean musukoarekin zebiltzala eta, pixka bat arridurak eraginda geratzen giñan. Ba, orain guregatik esango dute. Noiz arte? Geroak esan bearko du.

Musu-estalgarriari errespeto osoa, baiña laga eidazue pixka bat txantxa-giroan idazten. Ez noa gezurretako txantxetara. Bizitzaren betikora noa. Gaiñera, betikoak zergatik ez azaldu? Ala zergatik ezkutatu?

Esate baterako, au: musu estalgarriei esker, aoa konpontzen ere bagabiltza adiñekoak, disimulu ederrean. Ni ere bai. Alegia, neure itsusi-aldia ezkutuan pasako diat. Beste batek esango lukeen bezela, jendea akordatzerako edertuko nauk. Edo itsusiago geratu. Gerta daiteke ori ere.

Bai, bai. Dentistek nabaritu omen dute ori. Jendea ez dagoela lo. Baiña errukia emateko jarduera gure dentistek. Beraiek musukoarekin lanean, eta eskuetan duten bezeroa aoa zabalduta. Txantxa-itxuran esana badago ere, ez da txantxa, lagunok. Egunero orduak eta orduak orrela.

Gero, zenbat aldiz atera oi gera etxetik adiñekoak, ortz-aparatua aaztuta, neroni aurrena naizela? «A, baiña musukoa emen diat. Salbatu nauk». Biak aaztuta ateratzea txarra.

Alegia, osasun-zaintzarako daramagun musukoari esker, aoko eta aurpegiko konponketak egiten gabiltzala. Orra berriro, danentzat feria txarrik ez.

Baiña au ez da bukatu. Oraindik asko daukagu konpontzeko, musukoaren babesean. Alegia, musu-estalgarria aprobetxatuz, disimuluan aurpegiko akatsak konpondu. Nola izango da, ba, feria txarra?

Ala ere, eskatzen dizuet familian norbait galdu dezuenoi, barkatzeko nere kontaketa auek txantxa-giroan egin izana. Nik ere gogoan ditut inguruan galdu zaizkigunak. Baiña bizitzak jarraitzen duenez, sentipenak sentipen guk ere jarraitu egin bear.

Baita ere, zenbat alditan egon izan gera perezan: «Aurpegiko grano alu au noiz kenduko diat nik? Figura onekin ibili bearko diat. Parre ere egingo zidatek. Oraintxe diat garaia, musukoa aitzaki». Martxa, medikuarenera. Bagera, gero!

Sudurra apaintzen ere ari omen da zenbait jende. Diotenez, geienbat emakumezkoak, jakiña. Noizbait musukoa ken-tzea lortzen badegu, jendearen marmar goxoak!

–Kontxo. Orrek sudurra olako txata al zian leenago?

–Ikusten al dezue, e? Musukoa erabiltzeak itsusitu egiten omen dik. Egon adi lo, jango dek mee. Orrentzako ez dek izan feria txarra!

Auek gizonezkoon txantxa-giroak dira. Ez gaizki artu.

Baiña gizasemeak ere badira saiatuak, bai, okotz aurreko bixar-pinporta lagatzen musukoaren estalpean. Pinporta beltxak ondo ematen du. Baiña beti ezin da beltxa erabili. Egaña bertsolariari ere zuritzen ari zaio. Aupa, i!

Ezpaiñak potxolotzeko sistema ere moda xamarrean dagoen ezkero, zer esan? Ara, berriz ere, feria onaren aukera. Gure aoaren ateak ere mereziko du, ba, polita edukitzea!

Ebakuntza apain oiek egiten dituzten medikuek ere zeregiña beintzat eskuetan. Zer arraio gero! Apainketak danak datozkigu ondo.

Ala ere, orain datorkigun au konpontzeko eta ezusteak emateko, ez dakit balioko ligukeen musu-estalkiak. Gure aurpegiko zimurragatik ari naiz. Orrek emango dizkigu lanak. Gurdia urtez beteta daramagunak asko gaude gero! Gaiñera, ori ez da izango ebakuntza-lana. Orduan, norengana joan?

Garai batean bezela, orain ez dakit egongo diran enplasteroak eta orrelakoak. Bestelako break edo igurtziak eta orrelakoak egongo dira baiña. Beno, igurtziarena ez letorke gaizki. Nori ez zaio gustoko igurtzia? Zimurrak kentzearren, gaiñera.

Danentzat feria txarrik ez onetan, danetik gertatzen ari zaigu. Eta danetik gertatzen bazaigu, aitortzea dagokigu. Zer ezkutatu bear degu, agerian badago?

Au esatera ere ausartuko nintzake. Norbaitzuk ez al degu esango «Ai, nik aurpegiko konponketa auek amaitu bitartean, jarraitu dezatela beintzat musukoek».

Ez da esaldi egokia, baiña or dago. Ala ere, nere aurpegiko zimurrak kentzerako, ziur nago musukoak baztertuko dirala.

Barkatu, lagunok, txantxa-giroan egiña kontaketa. Baiña guzti au gertatzen ari da.

Ala ere, gaixo-etxeetako zainketa-lanak arintzen omen dijoaz. Musukorik gabe ibiltzeko ere baimenak pixkaka lasaitzen dijoazkigu. Auek albiste obeak dira. Baiña ez dezagun txantxetan artu. Entzun bestela Felix Zubia medikuari irratian, igande-goizetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danentzat feria txarrik ez