Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Bakea da galdegaia

Bai horixe ·

Ghandi handiaren esaldi sonatuak argitu zidan auzia. Orduan utzi nion euskarakadak biltzeari. 'Bakea da Bidea'

Osteguna, 16 abendua 2021, 06:39

Comenta

Euskararen gramatika ikasten hasi ginen arte ez genuen izan galdegaiaren berri. Aurretik, poliki ikasia genuen gaztelaniaren gramatika eta ez genuen galdegairik bazenik ere aditu. Badaezpada, horren erdal ordainaz ibili ginen galdezka; 'elemento inquirido' omen da erdaraz. Ez. Ez genuen halakorik topatu gaztelaniaren gramatikan. Berehala atera genuen ondorioa: euskararen kontua da galdegaia; gaztelaniaz ez dago halakorik.

Hala hasi ginen galdegaia zer den ikasten. Aditzaren aurre-aurrean joan ohi dela eta, izenak berak dioenez, galdera bati dagokion erantzuna dela; hau da, aurrez egindako galdera bati esaldian ematen zaion erantzuna. 'Inquirido' hitzak ere horixe adierazten du: bila gabiltzana.

Hala ere, tarteka, zalantzaren batek zulatzen gintuen. Soilik euskararen kontua ote galdegaia? Egia esan, inork ez zigun erantzun argirik ematen, harik eta liburuxka batean irakurri genuen arte halaxe dela, euskararen ezaugarri bere-berea dela galdegaia, eta euskarakadak direla gaztelaniaz entzuten eta leitzen ditugun antzekoak. Orduan ikasi nuen 'euskarakada' hitza ere. Orduan hasi nintzen euskarakadak biltzen. Hiru besterik ez ditut bildu.

Lehena, egunkari honetantxe, izenburu batean. Iñaki Perurenaren hitzak ziren, beste harri-jasotzaile batekin izandako tirabiraren harira esanak, dopina zela eta: 'El médico dirá quién tiene la razón'. Bitan irakurri behar izan nuen. Bigarrenean konturatu nintzen doinu enfatikoz irakurri behar zela 'médico'. Kazetariak euskaraz hitz egingo zuen Iñakirekin, eta gero hitzez hitz itzuli haren 'medikuak esango du zeinek duen arrazoia'. Doinua, irakurlearen kontu.

Bigarren euskarakada non topatuko eta Julián Marías filosofoaren pasarte batean. Bi aldiz leitu behar izan nuen hura ere; bigarrenean, doinu enfatikoaz. Eta neure artean: Julián Marías ere euskarakadaz kutsatuta?

Azkenean, Gandhi handiaren esaldi sonatuak argitu zidan auzia. 'No hay caminos para la paz; la paz es el camino'. Noizbait konturatu nintzen doinu enfatikoz esaten dugula azken zatia, enfasia bigarren 'la paz' horretan jarriz. Orduan utzi nion euskarakadak biltzeari. Ez da halakorik. Gaztelaniaz ere bada 'elemento inquirido' delakoa.

'Bakea da bidea'. Bakea da galdegaia, euskaraz eta gaztelaniaz, hizkuntzan eta politikan, 2011n, 2021ean eta 2022an. Justizia oinarri duen bakea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakea da galdegaia