Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bai horixe

Zarata eta garrasi

Espainolek, esan zidan kanpineko arduradunak, garrasi egiten dute

Astelehena, 18 iraila 2023, 02:00

Comenta

Joango ziren geroztik gutxienez hogei urte. Iraila zen eta Landetako kanpin batean geunden. Ez zen lehen aldia, ordurako ondo ezagutzen genuen lekua. Hasieran, errotuluak frantsesez eta neerlanderaz idatziak zeuden eta ugariak izaten ziren bertan Europako iparraldetik etorritakoak. Egiaztatu genuen haientzat Hegoalde exotikoa Bordeletik behera hasten zela, Pirinioetara heldu aurretik.

Gero, urteen poderioz, errotuluak gazteleraz ere azaltzen hasi ziren eta, tarteka, ikusten genuen ikurrina itsatsia zeraman autoren bat ere. Iparraldetik bezero gutxiago, hegotik gehiago. Bada, gogora etorri zaidan urte hartan, asteburua zen, larunbat goiza, zehazki. Altxa ginen eta gauzak beti bezala zeudela zirudien, lakuaren lurrina, ahateak ogi eske, zuhaitzak heze. Zerbait aldatu zen, ordea, goizeko lehen ordu haietan: zarata ezezagun bat heldu zen guregana. Autoen motorrak, klaxonak, musika, haurren garrasiak, helduen oihuak.

Egunetan auzoko izan genituen familiek gure harridura bera zuten aurpegian. Elkarri begiratu genion, zarata berri hura ezin deskodeturik. Joan nintzen harrera lekura eta han zegoen ordurako ezaguna genuen arduraduna, emakume frantziar adeitsu bat. Galdetu nion zer gertatzen zen eta erantzun zidan espainolak zirela. Hasperen batez esan zidan zaratak asteburu osoan iraungo zuela, baina igande gauean itzaliko zela, ilundu aurretik. Espainolek, esan zidan, garrasi egiten dute, euria zerutik datorrela esaten ari balitz bezala.

Hurbildu nintzen aparkalekura eta egiaztatu nuen autoen matrikula asko gure erkidego autonomo berekoak zirela. Batzuk gogoratuko duzue ez hain aspaldian autoetan jabearen bizilekua adierazten zela. Bizkaitik zetozen etorri berri gehienak, Gipuzkoatik batzuk. Horiek ziren, kanpinaren arduradunarentzat, garrasi egiten zuten espainolak.

Ez dakit ze bandera zeramaten etorri berriek bihotzean, baina garrasiek bereizten zituzten gainerako bezeroengandik. Behin Pirinioak zeharkatu ondoren, jendeak beti egiten du hitz goraki, edonon, edonoiz. Harritzekoa da, baina ez nion ordura arte horrelakorik esan neure buruari. Orain badakit horrela dela, gure tabernak eta Andaluziakoak edo Madrilgoak zaratatsuak direla, gure kaleak bezalaxe. Iparraldeko euskaldunek askotan aipatzen dute hori, hegoaldekoon zarata.

Gutxienez otorduen ordutan edo zaratan, ezberdintasunik ez. Agian hizkuntza ezberdina erabiliko dugu, baina zarata bera sortzen dugu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarata eta garrasi