Borrar
Bai horixe

Zahartzaroan gozo

Esan zigun zahartzaroan askotan azaleratzen dela bizitza osoan ezkutatutakoa

Lunes, 23 de junio 2025, 02:00

Lagunarteko tertulia zen, uda hasteko bezperetan, terraza batean i- tzalpean jarriak mahai baten inguruan. Dozenerdi emakume, guztiok gazte izatetik urrun. Zehazten dut partaideak emakumeak ginela, sortu zen elkarrizketa nekez gerta baitaiteke gizonen artean.

Partaidetako batek kontatu zizkigun amaren zaintzaren inguruko azken berriak, osasunari buruzkoak gehienak. Baina, halako batean kontatu zigun nekez ezagutzen zuela aspaldian amona bilakatutako emakume haren jokaera. Esan dezadan, adiskide horren berri ez dutenentzat, familia ugariko batetako alaba bakarra dela, bost anaia eta alaba bat, aita arrantzale erretiratua eta ama etxekoandrea. Aita duela urte gutxi zendu zen eta ama bakarrik bizi da, baina goiko pisuan alaba du.

Bagenekien aita itsasoan zegoela amaren ardura hutsa zela familiaren zaintza. Kontatu zigun azken urteotan ama guztiz samurtu zela, seme-alabei ia ezezagun gertatu arte, esker onez hartzen zituela zaindariak, bereziki horretan ardura gehien zuen alaba, mimoz blai zituela noizean behin bisita egiten zioten bilobak. Kontatu zigun azken urteotan haurtzaro osoan eman ez zizkion musuak ematen zizkiola, egin ez zizkion laztanak egiten zizkiola egunero.

Taldeko guztiok harritu ginen ohitura aldaketa gozo horren aurrean, sendagile zen bakar bat salbu. Sendagileak esan zigun askotan gertatzen dela antzeko zerbait zahartzaroan, bizitza osoan eraikitako hesiak, irazkiak erori edo ahuldu egiten direla eta orduan azaleratzen dela orain zahar den horrek benetan barruan zuena.

Bi norabidetan, ordea. Batzuetan zahar hori, zaindua izateko garaia heltzen zaionean, harresiak apurturik, filtroak galdurik, egoskor azaltzen dela oso, berekoi, zakar, esker txarreko. Bestetan, gure lagunaren amaren kasuan bezalaxe, sei seme-alaba ia bakarka hezteko landutako nortasun gogorraren azpian emakume gozo eta maitekor bat zegoela eta hori dela azkenean azaleratzen dena.

Teoria sinesgarria eta, era berean, beldurgarria. Mahai inguru hartako guztiok galdetu genion, nork bere buruari, zer nolako zaharrak izango ginen zainduak izateko egoerara heltzen baginen. Ez nolakoak izan nahiko genukeen, nolakoak izango garen baizik, zer ote dagoen norberaren sakon sakonean.

Puntu horretan aldatu genuen elkarrizketaren norabidea, baina seguru galdera hori buruan bueltaka genuela joan ginela etxera eta geroztik, tarteka behintzat, galdera hori egiten diogula geure buruari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zahartzaroan gozo