Borrar
Bai Horixa

Haurren negarrak

Onartzen dut haur txikien negarrak sarritan traba direla gainerakoontzat

Astelehena, 8 iraila 2025, 02:00

Comenta

Ama batek, urtebeteko haurra besoetan, autobus publiko batera igo nahi du. Txartela patrikan darama, aldez aurretik erosia, baina ez autobus zehatz horretarako, hurrengorako baizik. Leioako aireportuan gertatu zen hori. Gidariak sarrera ukatzen die amari eta haren semeari, autobusak jarleku ugari libre badu ere. Itxaron dezala hurrengora autobusera, erabaki du, total, ordu erdi besterik ez. Araua betetzen ari omen da gidaria.

Orrialde hauetan oraintsu kontatutako notizia txikia, ama horren protestan oinarritua: gidariari enpatia falta zitzaiola salatu du amak. Esan dezadan antzeko egoeratan niri beti utzi izan didatela autobusera igotzen, erositako txartela hurrengo busarentzat izanda ere. Bilbora lanera joan, uste baino goizago bukatu eta etxerako lehen autobusa hartu nahi. Hori bai, ez nuen kasu horietan haur bat besoetan. Enpresa bereko autobusetan gertatua.

Ezin jakin zerk bultzatu zuen busaren gidaria zorroztasuna gainditu eta zorrozkeria dirudien jokaera horretara, baina onartzen dut haur txikiak sarritan traba direla gainerakoontzat eta ez garraio publikoan soilik. Ezin jakin ere gidaria emakumea edo gizona ote zen, ezta gidari hori guraso den edo ez. Gauza da gidariak amari ezetz esan ziola.

Adibidez, ikusten duzu haurtxo bat zure hegazkin berean eta jakin badakizu bidaiaren musika negarrak izango direla, zorte on apur batez, tarteka. Hortik sortu dira haur txikiak onartzen ez dituzten jatetxe edo hotelak, debeku hori hitz aldrebesetan ezkutatu behar badute ere. Haurrik edo txakurrik ez, esan zidan behin taxilari batek.

Noski, txanpon horrek bi aurpegi baino gehiago ditu. Gurasoek, halabeharrez, negar eta garraisien aurrean tolerantziaren muga zabaldu behar izan dute, gainerakoontzat ezohikoak diren soinuak etengabeak direlako beraientzat. Inoiz haur baten ardura izan duenak ondo asko daki hori. Ez da beti erraza haur baten negarra baretzea, gaixoak ez duelako ezinegona adierazteko beste modurik, negarra delako eskura duen tresna bakarra.

Eta bai, badira inguruko pertsonak ahalik eta gutxien molestatzen saiatzen diren gurasoak, baina baita ere helburu horrekin inolako lanik hartzen ez dutenak. Garraio publikoan, jatetxeetan, edonon. Edozeinek ikusi izan ditu era horretarako egoerak, norberaren ardura gainerakoon bizkarrean botatzen duten guraso axolagabeak.

Zer nahi den, eskerrak eman nahi dizkiot ama horri, salaketa plazaratzeagatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurren negarrak