Borrar
Bai horixe

Hauexek gure ohiturak

Nork erabakitzen du ze ohiturek bermatzen dizuten herritartasun osoa?

Astelehena, 21 uztaila 2025, 02:00

Comenta

Zenbat mozorro janzten dituen bazterkeriak, zenbat ezkutaleku erabiltzen den bestea bazterrera bultzatzeko, irribarrea aurpegian, bestela bezala. Entzun dugun azken disparatea: «etorkinak ez dira gure ohituretara egokitzen», «ez bazara hemengoa ezin duzu ulertu», aspalditik ezaguna dugun esaldiaren ildo bera jorratzen duena, «kanpotik etorritakoak ez dira sekula gu izango».

Etorkinen inguruan edo, hobe esanda, etorkinen aitzakiaz sortutako iskanbilak Europa osoa zipriztintzen dute, are gure etxeko hainbat herri. Batzuetan arrazakeria gordinaren itxura hartzen dute, beste batzuetan bigunagoak dira edo mozorrotu egiten dira. Batzuetan azalaren kolorea da aitzakia, beti, pobrezia. Kanpotik etorritako aberatsak ez baitu azal kolorerik.

Ohiturena da bazterkeriaren azken mozorroa. Nork erabakitzen du zer diren 'gure' ohiturak, herritartasun osoa bermatzen dizuten ohitura horiek? 'Ohiturametro' bat asmatu bitartean, itsu-itsuan jardun beharko dugu. Kontutan izanda 'arrotza', askorentzat, ez dela beste kontinente batetik datorrena soilik. Aldameneko herri, hiri edo lurraldetik etorritakoa ere ez dugu bertakotzat hartuko, gurean hamarraldi mordoa badarama ere. Izan dezake eta du udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea, baina gurean beti izango da kanpotarra. Nongoa zara, galdetuko dizute muga zaintzen duen poliziaren doinuaz.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren mozorroetako bat 'tradizioa' da, zehazkiago, talde zehatz batek tradizio bilakatzen duen ohitura, ustez aldaezina. Betikoa da ohitura hau, beti egin izan dugu horrela, betikotasun horrek data ezagunik ez badu ere. Bere burua goian kokatzen duenak erabakitzen du ze ohitura edo tradizio bete behar dugun guztiok, bereziki kanpotartzat hartuak garenok.

Nik, ordea, txikitatik ikasi nuen hainbat ohitura 'ofizial', agintarien bedeinkapena izanda ere, ez zirela errespetagarri. Are gehiago, kontra egin behar zitzaiela. Adibide bat aipatzekotan, hizkuntzarena aipatuko nuke, euskararena. Goitik behera ezarritako ohiturari kontra eginez bermatu zen gure etxean eta beste batzuetan euskararen transmisioa. Askok, berriz, amore eman zion goitik ezarritako aginduari eta ohitura bilakatu zuen euskararekiko bazterkeria.

Hauek ez dute urdaiazpikorik jaten, hauek ezin dute guk sentitzen duguna sentitu, hauek gurea dena lapurtzera edo txirtxilatzera datoz. 'Gu' itxi eta mugatua kontrajartzen zaio herritartasunari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hauexek gure ohiturak