Borrar
Bai horixe

Emakumeon beldurra

Alabari beldurra irakatsi diogu, indar gutxiagoz semeari errespetua

Astelehena, 18 abuztua 2025, 02:00

Comenta

Inolako zalantzarik gabe, gauza asko aldatu dira hobera belaunaldi gutxitan emakumeon bizitzan. Baina askok besterik pentsatzen badu ere, aldaketak ez dira berez gertatu, gutxi batzuen borrokari esker baizik. Gauza da gaur eta hemen emakumeoi aurreko belaunaldikoentzat amets huts ziren eskubideak aitortu zaizkigula eta, gainera, baliatu egiten ditugula egunerokoan eskubide horiek.

Gauza asko, ordea, ez dira oraindik aldatu, besteak beste, beldurra. Oraindik ere gizonezkoentzat arruntak diren egoeratan emakume gehienok sumatzen dugu beldurraren atximurra. Bereziki kalean, bereziki gauez, bereziki festetan. Hain zabaldua dago beldur hori, non pentsa daitekeen berezkoa dela, biologikoa ia.

Gizon askok ez du beldur horren berri, agian beldur den emakumeak ezkutatu egiten duelako sentikizun latz hori. Baina emakumeok, edozein adina dugula ere, ikasiak gara beldur kontuetan. Irakatsi egin dizkigute, sarritan etxean bertan, askotan beste emakumeak izan ditugu irakasle. Beldur kontuetan master bat dugu emakume gehienok. Ez da sanoa hainbeste emakume beldurtu dituen gizartea.

Hamaika aldiz esan digute, txikitatik, kontuz ibili behar dugula gizonentzat arruntak diren egoeretan. Kontuz hemen, kontuz horrekin, kontuz, kontuz. Gizon gazte batek badaki egoera zehatz batzuetan lapur bortitz batekin topo egin dezakeela. Emakume gazteak ere bai, baina, gainera, beldur erantsi bat du, badaki lapur horrek, duena lapurtzeaz gain, beste eraso bat egin diezaiokeela, lapurreta baino mingarriagoa.

Agian, denborak aurrera egin ahala, ez diogu etxetik ateratzen den alabari errepikatzen kontuz ibiltzeko han edo hemen, are gutxiago semeari. Baina neska horrek ikasia du dagoeneko lezioa, barneratu du beldurra. Arreta handia jarri dugu gurasook alabari beldurra irakasten, ez hainbeste semeari errespetua irakasten eta horrek eragina du askoren bizitzan, hori dago bizitza askoren barruan.

Emakume bat heldu daiteke zahartzarora kalean eraso larririk jasan gabe, baina beldur horrekin bizi izan da hamarralditan, mamu hori darama barruan. Edo, agian, kalean jasan ez duena etxean jaso du eta horretarako bai ez zegoela ikasia. Estatistika guztien arabera, emakumeon arriskurik handiena etxean dago, ez kalean. Etxeetan gertatzen dira erasorik larrienak, are hilketak, ez kalean. Baina ez diegu hori irakasten seme-alabei, kalea seinalatzen dugu beti arrisku guztien iturburu gisa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeon beldurra