Borrar

Amorratua

Bai horixe ·

Horixe izan zen Koldo Mitxelena: euskaltzale amorratua, langile amorratua, jakintsu amorratua...

Osteguna, 6 urria 2022, 07:07

Comenta

Hitz bat behar nuen –adjektibo bat– Koldo Mitxelenaren erretratua biribiltzeko, datorren asteartean baitira 35 urte hura hil zela. Izenak banituen: euskaltzalea, langilea, jakintsua, ikerlaria, humanista... Adjektiboa falta nuen. Eta ohikoak etor-tzen zitzaizkidan gogora: handia, izugarria, erraldoia... Baina bestelako bat behar nuen, eta etortzen ez.

Horrelakoetan, zain gelditzea izan ohi da onena, Txirritarena egokituz: «bera etorriko dek ez akiok bultza». Kontua ez da ezer ez egitea, adi-adi egotea baizik. Alegia, Pablo Picassoren esaldia Txirritaren neurrira ekarrita: «etorriak lanean harrapa nazala», beti ere burua behartu eta bihurritu gabe.

Hala nenbilen begi-argi eta belarriprest, zer irakurriko edo zer adituko halabeharrez; hau da, zokomiran leher gaizto egin gabe. Eta hara non, eskolako sarreran biloben zain nengoela, hor esan duen aita gazte batek, udazkeneko euri-zaparradak hizpide: «amorratua da horrelakoak botatzen».

Horixe nuen adjektiboa: amorratua; beraz, zalea baino zalegoa. Zerbait izan bazen, horixe izan zen errenteriarra: euskaltzale amorratua, langile amorratua, jakintsu amorratua, humanista amorratua, ikerlari amorratua... Gaitasunak eta zaletasunak neurririk gabe landu zituena.

Tasun horiek egoki azaldu dituzte gertutik ezagutu zutenek. Jakintsu amorratuarena, esaterako, Jose Mari Satrustegik argi eta garbi erakutsi zuen 'La duda racional en la labor crítica de Luis Mitxelena Elissalt' hitzaldian, EHUko XI. Udako Ikastaroetan, 1992an. Gaur eskura-eskura dugu Interneten.

Satrustegik, idatzi labur bezain mamitsu hartan, bere adiskide Mitxelenaren ezaugarri nagusi horren berri eman zuen, adibide eta pasadizo esangura-tsuak lagun: errenteriarrak ikerlanetan sakondu nahian azaltzen zituen zalantzak eta kezka kritikoa; beti adi egoteko haren irekitasun txalogarria, Euskal Herriaren hizkuntza eta ondarea jakinmin.

Gaur, hura hil eta 35 urtera, gero eta sendoagoa egiten zaigu utzi zigun obra. Konfiantza handiz ari gara eraikitzen hark jarritako oinarrien gainean. Esaterako, merezi du tarteka arretaz begiratzea Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Interneten dugu. Etengabe ari da Euskaltzaindia berritzen. Joan den uztailaren 8koa da azken eguneratzea.)

Mitxelenak zabaldutako bidean, etengabe ari gara euskarazale soilok gure hizkuntza eta ondarea ezagutzen eta lantzen. Nekez egingo diogu omenaldi hoberik maisu amorratuari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amorratua