Borrar

Oiartzun

Udala Rafael Pikabea etorbidea biziberritzen ari da

Elena Viñas

Oiartzun

Osteguna, 9 urria 2025, 20:24

Comenta

Ugaldetxo eta Elizalde auzoak lotzen dituen Rafael Pikabea etorbidea da Udalaren eskumenekoa den Oiartzungo errepide nagusi bakarra, gainerako errepide handiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak baitira. Herritarren mugikortasunerako ardatz garrantzitsu hori eraberritzeko proiektua martxan du Udalak. Hala jakinarazi du Udal Gobernuko taldeak prentsa-ohar baten bidez.

Mateoko bidegurutzetik hasi eta herriko plazara bitarte hainbat hobekuntza egiten ari da, guztiak ere Mugikortasun Planean jasotakoaren arabera. 646.765 euro inbertituko ditu horretarako.

Mugikortasun jasangarria sustatzea da interbentzioaren helburu nagusia. Batetik, bi autobus geltoki egokituko dira: Mateo inguruan markesina berria jarriko da eta Tolarieta ingurukoa hobetu egingo da. Bestetik, zebra bideak hobetzen eta espaloi zatiak berregiten ari da Udala, oinezkoentzako bide seguru eta erosok sortzeko.

Pikabeneko biribilgunea konpontzen ari da, bertatik pasatzen diren ibilgailuek abiadura zaindu dezaten. Errepideko zoladura hobetzeko lanak ere egiten ari da, beharra dagoen tokietan.

Etorbidearen azken zatian (Madalensoro ingurutik plazara doana) eta Tolarietako aparkalekuan egingo dira interbentzio garrantzitsuenak, espazio hauek oinezkoen eta autoen arteko konbibentzia espazio bihurtzeko.

Tolarietako aparkalekuak egoera txarrean daudenez, inguru guztia txukunduko da, eta orain arte bezala, oinezkoen eta ibilgailuen bizikidetza eremua izango da aurrerantzean ere. Izan ere, Mugikortasun Planean ongi jasota dagoen bezala, jende asko pasatzen da bertatik oinez, ikastetxeetara edo kiroldegira bidean.

Rafael Pikabea etorbideko azken zatia oinezko bihurtuko da, espaloiari jarraikortasuna emateko. Bertan kokatuko da taxi geltokia ere. Lanak bukatutakoan, ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa. Ondorioz, anbulategitik gora doazen automobilek Ion Oñatibia kaletik atera beharko dute, Landetxe plazako kaletik, alegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udala Rafael Pikabea etorbidea biziberritzen ari da