Borrar
Olaia Lasa, Ongizate zinegotzia, eta Ekin Susperregi, Gazte zinegotzia, Topalekuaren aurrealdean.

Oiartzun

Topalekuak ateak ireki ditu berriz, berrikuntza nabarmenekin

Gazteei zuzendutako zerbitzua astean lau arratsaldetan zabalduko da Landetxen, ostegunetik igandera

Elena Viñas

oiartzun.

Larunbata, 11 urria 2025, 20:44

Comenta

Ikasturte berria abiatu zuen Topalekuak hilabete honen hasieran 12 eta 17 urte arteko nerabeen aisialdirako. Duela bi urte jarri zuen martxan Udalak zerbitzua, nerabeei aisialdi aktibo, parte-hartzaile, sortzaile eta osasungarria eskaintzeko. Gaztetxoenen artean harrera bikaina izan du hasieratik Landetxen kokatutako espazioak. Batez beste 30 lagun elkartzen dira ateak zabaltzen dituen egunetan antolatzen diren tailerretan parte hartzera, ping-pongean edo dardotan ibiltzera edota pufetan lasai eserita berriketan aritzera.

Zerbitzuak izan duen arrakasta ikusita, eskaintza zabalduko du Udalak. Ostegun, ostiral eta larunbatetan egon da zabalik orain arte, eta aurrerantzean igandeetan ere zabalik mantenduko da Topalekua.

Egunaren arabera ordutegi ezberdina izango du: ostegunetan eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan eta larunbatetan ordubete gehiago, 17:00etatik 21:00etara.

Astean lau arratsaldez mota guztietako ekintzak egiten jarrai-tzeko asmoa dute, betiere gazteek beraiek hezitzaileekin batera osatutako programazioa oinarri hartuta. Inklusioa, hezkidetza, genero-berdintasuna eta euskara ditu ardatz.

Iazko markak hautsi eta nerabe gehiago erakarri nahi dituzte aurten. DBHn dauden oiartzuar denentzat irekita dagoela eta ez dela izenik eman behar gogorarazi dute.

Era berean, Topalekuko sexu-aholkularitza zerbitzua ere martxan jarriko dute berriz. Urtarrilean hasi zen sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko zalantzak lantzeko zerbitzua eskaintzen, sexologian adituak diren profesionalen bidez. 90 gaztek erabili zuten zerbitzu hau urtarriletik ekainera bitartera. Besteak beste, honako gaiak landu zituzten: sexualitatea, beldurrak, matxismoa, jostailu erotikoak, pornoa, LGTBI-fobia eta autoestima.

Hilean bitan eskainiko dute aholkularitza eta Topalekuko hezitzaileen bidez hartu daiteke hitzordua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Topalekuak ateak ireki ditu berriz, berrikuntza nabarmenekin

Topalekuak ateak ireki ditu berriz, berrikuntza nabarmenekin