Borrar

Ikasleen bertso saioen emanaldiak ikastetxeetan egingo dira aurten

GOIZARIN

oiartzun.

Igandea, 16 maiatza 2021, 00:40

Comenta

Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailako ikasleek aurten ere bertsolaritza landu dute ikasturtean zehar, euskararen ahozkotasuna eta erabilera sustatzeko udal planaren baitan.

Ikasturte bukaeran elkarrekin eta etxekoekin Madalensoro pilotalekuan ospatzen duten jaialdia ezin izango da bere horretan gauzatu aurten, Covid-19ak eragindako osasun larrialdi dela eta. Hala ere, ikasleek egindako lana erakutsiko dute datorren astetik aurrera, bakoitzak bere ikastetxean.

Honela, hilaren 18an eta 25ean, Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailakoek saioak egingo dituzte ikastolako jantokian, eta ekainaren 1ean, Elizalde Herri Eskolakoen saioa izango da. Aurten, kanpoko ikuslerik ez da izango saioetan. Hala ere, saioak grabatu eta ikastetxeetako sare sozialen bidez zabalduko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasleen bertso saioen emanaldiak ikastetxeetan egingo dira aurten