Borrar
Joana Mendiburu Garayar alkatea ikasleen aurrean hitz egiten.

Oiartzun

Ikasleak izan dira Oiartzungo udal foroko protagonistak, ekintza-plana hautatuz

2025-2026 ikasturtean zehar bi ekintza garatuko dituzte herriko ikasleek: erreka garbitzeko irteerak eta komunikazio kanpaina bat

Elena Viñas

Oiartzun

Osteguna, 4 abendua 2025, 19:49

Comenta

Joanden astearte goizean 2025-2026 ikasturteko Eskolako Agenda 2030 programaren hasierako udal foroa ospatu da Oiartzungo udaletxean, udal ordezkariak eta ikastetxeetako ikasleen ordezkariak elkartuz. Ekitaldian, ikasleek aurreko ikasturtean landutako 6. Garapen Jasangarrirako Helburuaren (ur garbia eta saneamendua) diagnostikoaren emaitzak gogoratu dituzte, eta aurten aurrera eramango diren ekintza eraldatzaileak aurkeztu dira.

2025-2026 ikasturtean zehar bi ekintza garatuko dituzte ikasleek. Batetik, erreka garbitzeko irteerak antolatuko dira eta, bestetik, herria eta ikastetxeak garbi mantentzeko komunikazio kanpaina bideratuko dute ikasleek, hondakinak errekara iritsi ez daitezen. Foroak Udalaren funtzionamendua eta erabakiak hartzeko modua ezagutzeko aukera eskaini du. Jardunaldian zehar, «Nor da?» eta «Egia ala gezurra» izeneko dinamikak bideratu dira ikasleekin, bileran modu aktiboan parte hartuz.

Helburu nagusia ikasleen ahotsa entzun eta udalerria jasangarriagoa bihurtzeko bidea elkarrekin egitea izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasleak izan dira Oiartzungo udal foroko protagonistak, ekintza-plana hautatuz

Ikasleak izan dira Oiartzungo udal foroko protagonistak, ekintza-plana hautatuz