Borrar
Abuztuaren 24ra arte egongo da itxita kiroldegia.

Oiartzun

Hilaren 24ra arte itxita egongo da Elorsoro kiroldegia mantenimendu lanengatik

Era berean, abuztua bukatu arte goizez bakarrik ibiliko da Xorrola autobusa, baina abuztuaren 15ean ez da zerbitzurik izango

Martin Sansinenea

Errenteria

Astelehena, 11 abuztua 2025, 20:45

Comenta

Oiartzungo udalak jakinarazi duenez, hilaren 24ra arte itxi egingo da Elorsoro kiroldegia. Itxialdi hau beharrezko mantenimendu lanak egiteko baliatuko da. Izan ere. urte osoan bezala, bi aste hauetan ere KirolTxartela Mugimentekin inguruko herrietako hainbat kiroldegi erabilgarri izango dituzte Elorsoroko bazkideek.

Zentzu honetan, bizilagunek jakin behar dute udako igerilekua irekita egongo dela bitarte horretan, 11:00etatik 20:00etara zehazki.

Bestalde, abuztuaren 31ra arte goizez bakarrik ibiliko da Xorrola autobusa. 7:10ean egingo du lehen itzulia (Arraguatik hasita) eta 15:10ean izango da azkena. Abuztuak 15 jai eguna denez, ez da zerbitzurik izango. Irailean itzuliko da ohiko ordutegira. Izan ere, taxibusaren ordutegian ez da aldaketarik izango abuztuan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilaren 24ra arte itxita egongo da Elorsoro kiroldegia mantenimendu lanengatik

Hilaren 24ra arte itxita egongo da Elorsoro kiroldegia mantenimendu lanengatik