Borrar
Errekaren jeitsieran primeran pasa zuten. ARGAZKIAK GOIZARIN
Oiartzun

Haurtzaro Ikastolaren Eguna ospatu dute

Goizean, 391 ikaslek ederki gozatu zuten ginkanarekin

GOIZARIN

Asteartea, 7 ekaina 2022, 00:11

Comenta

Bi urteko etenaldiaren ostean, pasa den igandean Haurtzaro ikastolako guraso, ikasle eta langileek ikasturte amaierako Ikastolaren Eguna ospatu zuten, giro ederrean. Egitarau oparoa gauzatu zuten goizean goiz hasita. Izan ere, 8:30ean zuten lehen hitzordua eta LH 3. mailatik hasi eta DBH 4. maila bitarteko 391 ikaslek parte hartu zuten guraso taldeak antolatutako Ginkana apartan. Tirolina, Oiartzun ibaiaren jaitsiera (Altzibar-Iturriotz bitarteko tartea), bizikletan txangoa, fitxen karrera, zaku-karrera, golf jokoa, toka, zenbaki erronka... Aukera gaitza izan zuten lagunartean primeran pasatzeko, eguraldi bikaina lagun.

Hamaikak pasatxo, berriz, hasi zen eskolaz kanpoko ekintzen emanaldia: bertsolariak, trikitilari eta pandero joleak, gimnasia erritmikoa... Tartean egin zuten ekitaldi ofiziala. Iñaki Uzkudun lehendakariak eman zien ongietorria bertaratu ziren lagunei. Gero, Eskuttun taldeko ikasleen txanda izan zen. Gaztetxo horiek urtean zehar euskararen alde egindako ahalegina oroitu zuen Aritz Gonzalez zuzendariak.

Eta goizeko jarduna amaitzeko, DBH 4. mailako ikasleek orain arteko ibilbideari errepasoa egin ondoren, haiekin lan egindako tutore nahiz irakasleak aipatu zituzten. Bertsoz nahiz musikaz lagunduta, ederki laburtu zuten euren jarduna ikastolako gazteek.

Eguerdian bazkaria izan zuten ikastolako ikasleek, baita haien gurasoek ere. Gero, ttikientzat jarraitu zuen festak: makillaje tailerra, jolasak, puzgarriak, pailazoak... Azkenik, dantza garaikidearen emanaldiak, buruhandiek eta zunba saioak borobildu zuten igandeko egun bikaina. Hortaz, adin guztietako kideek izan zuten primeran pasatzeko aukera, beste behin ere.

Ikastolaren Egunari loturiko ospakizunak larunbatean hasi ziren. Izan ere, Haurtzaro Dantza taldeak ikuskizun aparta eskaini zuen Ikastolako frontoian. Ikuskizunean, ikastolako 45 dantzarik bi urteetan zehar ikasitako dantzak eskaini zituzten eszenatoki dotorean. Azken batean, kalitate handiko eta maila altuko ekitaldia eskaini zioten herriari.

Ipuin kontaketa, gaur

Gaur, zazpi urtetik goitiko haurrentzat ipuin kontaketa parekidea izango da Oiartzungo udal liburutegian. Saioa ipuin kontalari, musikoterapeuta, musika irakasle eta aldi berean musikaria den Haizea Loira Matxiñenak eskainiko du. 'Berdintasunari konta eta kanta' izeneko saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurtzaro Ikastolaren Eguna ospatu dute

Oiartzun: Haurtzaro Ikastolaren Eguna ospatu dute